76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako

Mendigorriko Udalak, 2023ko azaroaren 10ean egin ohiko osoko bilkuran, honako zerga-tasa, tasa eta prezio publiko hauek onetsi zituen 2024rako:

ZERGA-TASAK

–Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzio bateratua: 2023ko diru-bilketaren aldean, 6.000 euro gehitzeko ateratzen den zerga-tasa.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4,2.

–Hiri-lurren balio-gehikuntza: %14.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2 indizea.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Obra-lizentziak izapidetzeko tasak: kendu egin dira.

–Fotokopiak: 0,10 euro, 10 arte; 0,07 euro 10etik gora. Koloretan, zenbateko bikoitza.

–Udalaren ordenagailu batetik bilaketa egin eta/edo inprimatzeko tasa: agiria Udalaren titulartasunekoa bada, edo Udalari badagokio, eta Udalaren ordenagailuetan edo Interneten badago: agiri bakoitzeko, 0,50 euro, gehi 0,05 euro zuri-beltzean inprimaturiko orrialde bakoitzeko (0,30 euro, koloretan bada).

Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

–Ziurtagiriak eta konpultsak:

Salbuesten dira bizilagun erroldatuen ziurtagiri eta konpultsak, agiri edo inprimaki bidez frogatzen bada beste administrazio edo erakunde publiko batek eskatuak direla. Halakoetan, zertarako den gehituko da ziurtagirian edo kontsultan.

–Ziurtagiria (aitzineko puntuko kasuak izan ezik), Udalaren datu-base informatikoetako datuei buruzkoa: 1,00 euro.

–Espediente administratiboetan eta artxiboan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiria: 4,00 euro.

–Katastroan lokalizatzea, eta lurzati-zedula inprimatzea: 1,00 euro lurzati bakoitzeko. Kendu egin da adinaren araberako bereizketa tasetan (65 urtetik gora).

–Plastifikatzeagatik. DINA A-4ko tamainako folioa: 0,50 euro.

–Bandoak: 1,00 euro.

–Faxa, estatuaren barnekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,10 euro orrialdeko.

–Faxa, nazioartekoa: 0,60 euro dei bakoitzeko + 0,50 euro orrialdeko.

–Kalez kaleko salmenta (Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariaren festak kenduta): postu bakoitzaren tarifa eguneko: 6,00 euro 5 m² bitarte, eta, azalera hori gaindituz gero, 10,00 euro.

–Bide publikoa mozteko tasa: 10,00 euro egun bat, 100,00 euro hilabetea.

–Trafikoko arau-hausteek ekarritako zehapenaren zenbatekoa: Mendigorriko herrigunean trafikoa arautzen duen ordenantzaren 11. artikulua (2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa): agenteak edo agenteek ezarritako zehapenean zenbatetsitako zenbatekoa.

–Bide publikoa okupatzea: 10,00 euro hilabetean, 5 metro karratuko; gutxieneko zenbatekoa hilabetekoa izanen da.

–Festetako postuak: Santa Apolonia eta abuztuko Andre Mariaren festak:

  • Salmahaiak, 5 metro karratu bitartekoak:
    • Egun bat: 3,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
    • Festak osorik, 10,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Salmahaiak, 5 metro karratutik gora:
    • Egun bat: 6,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
    • Festak osorik: 20,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Salmentan aritzen diren ibilgailu edo atoiak:
    • 50,00 euro, festak osorik, ferialarien barraka bakoitzeko + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
    • 15,00 euro, egun soltea + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.
  • Barrakak: 160,00 euro + argindarraren eta uraren kostu zenbatetsia, Udaletik hartzen badituzte.

Gutxienez astebete lehenago egindako eskaerei %20ko murrizketa aplikatuko zaie.

–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bikoitzean ehorztea: 160,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoagatik: 160,00 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 16,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: lurreko nitxoen tasak: nitxo bakunean ehorztea: 160,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoaren errautsak: 110,00 euro hamar urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 16,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

Lurreko nitxoak berritzea: gehienez 2 aldiz berritzen ahalko dira, bakoitzean 5 urterako, 80,00 euro ordaindurik berritze bakoitzeko. Berritzen ahalko da, baldin eta 100eko 20ko eskuragarritasuna badago. Aparteko beharrizana izanez gero, berritutako ehorzketak ehorzte antzinatasunaren arabera aterako dira. Tasaren zati proportzionala itzuliko da.

–Hilerria: nitxo bertikalak:

140,00 euro hamar urterako, lehen hildakoagatik. Bigarren hildakoaren errautsak: 110,00 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 14,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Hilerria: kolunbarioa: 110,00 euro 10 urterako. Bigarren hildakoaren errautsak: 110,00 euro 10 urterako. Lehen hildakoagatik, 10 urteak bete ondotik, 11,00 euro ordaindu behar dira urte bakoitzeko, bigarren hildakoak 10 urte bete arte.

–Pilotalekua erabiltzeko tasa.

  • Erroldatuak: 4,00 euro 2 orduz erabiltzeagatik.
  • Erroldatu gabeak: 10,00 euro 2 orduz erabiltzeagatik.
  • Argiaren prezioa tasan sartuta dago.
  • Pilotalekua ezin izanen da errentan eman Udalak laguntzen ez dituen ekitaldi pribatuetarako.

UDAL IGERILEKUETAKO TARIFAK. 2024KO UDA

TARIFA,
ERROLDATUAK

BANAKAKOAK

(eurotan)

ABONUAK

(eurotan)

EGUNA

ZORIONEKO ORDUA

8 BAINU

15 BAINU

25 BAINU

DENBORALDIA

0-3 URTE

0

0

0

0

0

0

4-16 URTE

3,20

1

16

22,5

32

45

16 URTETIK GORA

5,30

1

26,75

37,5

53,50

75

TARIFA, ERROLDATU GABEAK

BANAKAKOAK

(eurotan)

ABONUAK

(eurotan)

EGUNA

ZORIONEKO ORDUA

8 BAINU

15 BAINU

25 BAINU

DENBORALDIA

0-3 URTE

0

0

0

0

0

0

4-16 URTE

3,75

2

21,5

26,75

38,5

59

16 URTETIK GORA

6,40

2

32

45

64

90

–%25eko deskontua izanen dute ondoko talde hauetakoek, baldin behar diren agiriak erakutsita frogatzen badute beren egoera: langabeak; familia ugariak; %33ko edo handiagoko elbarritasun aitortua dutenak; familiaren urteko per capita diru-sarrera gordinak LGSaz azpitik dauzkan familia-unitate bateko kideak (LGS: lanbide arteko gutxieneko soldata). Deskontu horiek aplikatuko zaizkie abonu mota guztiei eta eguneko banakako sarrerei, bai erroldatuei bai erroldatu gabeei. Deskontuak ez dira metatzen ahal, eta ez zaizkio aplikatzen ahal zorioneko orduaren tarifari.

–Zorioneko orduaren tarifa banakako sarrerei aplikatzen zaie, 19:00etatik aitzina. Erabiltzaileek, egun berean, nahi adina sarrera-irteera egin ditzakete igerilekuen esparruan, baldin eguneko sarrera bat erosi badute edo 15 edo 25 bainuko abonuari dagokion kreditu bat kontsumitzen ari badira.

–Abonuetarako eta eguneko sarreretarako, erreferentziatzat hartuko den adina izanen da eskatzaileak duena erosketaren unean. Abonua egiteko beharrezkoa izanen da igerilekuetan argazki bat uztea (txarteletarako tamainakoa) edo txartelarekin batera NANa aurkeztea.

–2018an jaiotako haurrek ez dute ordainduko.

–25 haur arteko taldeei %25eko deskontua eginen zaie.

–25 haur baino gehiagoko taldeei %35eko deskontua eginen zaie.

Erabakia hogeita hamar egunean egon da jendaurrean, behar den iragarkia 2023ko 260. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, abenduaren 18an. Eta behin betikoa bilakatu da, inork ez baitu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu. Argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko ediktu-taulan.

Mendigorrian, 2024ko otsailaren 5ean.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2405463