76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egindako ohiko bilkuran, Udalbatzako kideen gehiengoarekin, erabaki zuen hasiera batez onestea 1/2024 aurrekontu-aldaketaren espedientea, 2024ko ekitaldirako onetsitako aurrekontu orokor eta bakarrean. Xedea da dirulaguntza izendun bat ordaintzea Imasko Ureztatzaileen Erkidegoarentzat, 2023ko maiatzetik irailera bitartean izandako euriteen ondorioz nekazaritza-azpiegiturak konpontzean izandako aparteko gastuengatik. Dirulaguntza 6.000,00 eurokoa izanen da, eta aparteko kreditu batekin ordainduko da, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Epe hori iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da 1/2024 aurrekontu-aldaketa, eta argitaratu eginen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2404909