76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Laborantzako herri-lurren 5. lotearen aprobetxamendua eskatzeko epea irekitzen da.

Herritar interesdunak gonbidatzen dira udal bulegoetan aurkez dezaten lehentasunezko aprobetxamenduko edo adjudikazio zuzeneko eskaera. Hamabost egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta udal Idazkaritzan emanen zaien eredu ofiziala erabiliko dute. Hori guztia, bat etorriz xedatuarekin Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 181. artikuluan.

Martzillan, 2024ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Esther Villanueva Úcar.

Iragarkiaren kodea: L2405446