76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Aldaketa, kirol instalazioak eta musika eskola arautzen dituzten ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Leringo Udalak, 2023ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldatzea Leringo kirol instalazioak eta musika eskola erabiltzeko tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 8an, eta jendaurreko aldian inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorio juridikoak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz xedatuari 6/1990 Foru Legearen 325,1. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

ALDAKETA

Kiroldegiko instalazioa –pabiloia, alegia–, tasen ondorioetarako, bereizi egiten da gainerako kirol instalazioetatik (gimnasioa eta frontoia), eta tarifa bakarra sortzen da hura erabiltzeko.

Ez da bereizketarik egonen erroldatuen eta erroldatu gabeen artean, honako hauetarako onetsitako tasei dagokionez: gimnasioaren eta frontoiaren kirol instalazioak, udal igerilekua eta musika eskola.

Senar-emazteen eta izatezko bikoteen tasa kendu da gimnasioaren eta frontoiaren kirol instalazioetan.

TARIFEN ERANSKINA

Kirol instalazioak: gimnasioa eta frontoia.

–Baterako abonuak eta sarrerak, bi instalazioendako balio dutenak.

URTEKOA

HILEKOA

EGUNEKOA

16-64 URTE ARTEAN

90,00 euro

12,00 euro

4,00 euro

65 URTETIK GORA

70,00 euro

10,00 euro

3,00 euro

–Hobariak.

Tarifako prezioaren %40ko hobaria izanen dute honako hauek:

Familia ugari baten kide edo guraso bakarreko familia baten kide direnak. Halakotzat hartuko dira behar den bezalako titulua dutela erakusten dutenak.

–Salbuespenak.

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo ikastaroak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi delegatuak beste kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kuotak ordaintzetik salbu egonen dira, kirol instalazio guztietan, %50eko edo hortik goitiko desgaitasuna dutenak, betiere agiri bidez frogatuta.

Kiroldegia (pabiloia).

–10 euro orduko.

Udal igerilekuak.

EGUNA

HILABETEA

DENBORALDIA

7-15 URTE ARTEAN

3,00 euro

13,00 euro

27,00 euro

BANAKAKOA

BIKOTEKAKOA

BANAKAKOA

BIKOTEKAKOA

BANAKAKOA

BIKOTEKAKOA

16-64 URTE ARTEAN

4,00 euro

8,00 euro

22,00 euro

28,00

40,00 euro

54,00 euro

65 URTETIK GORA

3,00 euro

4,00 euro

11,00 euro

15,00

22,00 euro

32,00 euro

7 URTETIK BEHERAKOENTZAT: SALBUETSIRIK

–Hobariak.

Tarifako prezioaren %40ko hobaria izanen dute honako hauek: familia ugariko kide direnak edo guraso bakarreko familia baten kide direnak. Halakotzat hartuko dira behar den bezalako agiria dutela erakusten dutenak.

–Salbuespenak.

Kirol instalazio guztiak erabiltzeko ezarri dira: Leringo Udalak antolatutako lehiaketa edo eskolak daudenean eta, gainera, alkateak edo kiroletako zinegotzi delegatuak bertze kasu batzuetarako onesten dituenean.

Kuotak ordaintzetik salbu egonen dira, kirol instalazio guztietan, %50eko edo hortik goitiko desgaitasuna dutenak, betiere agiri bidez frogatuta.

Musika eskola.

–Matrikula: 50 euro.

IRAKASGAIAK

Haurtzaindegi musikala

16,00 euro/hilabetea

Musika-hizkuntza, 2 egun

31,60 euro/hilabetea

Musika-hizkuntza, 2 egun, eta musika tresna bat (30 minutu)

62,00 euro/hilabetea

Musika-hizkuntza, 2 egun, eta bi musika tresna (30 minutu)

91,30 euro/hilabetea

Musika-hizkuntza, 2 egun, eta musika tresna bat (45 minutu)

76,10 euro/hilabetea

Musika tresnaren gaineko prestakuntza (30 minutu)

41,00 euro/hilabetea

Musika tresnaren gaineko prestakuntza (45 minutu)

58,50 euro/hilabetea

Musika tresnaren gaineko prestakuntza (60 minutu)

78,00 euro/hilabetea

Musika-hizkuntza, egun 1, eta musika tresna bat (30 minutu)

47,30 euro/hilabetea

Musika-hizkuntza, egun 1, eta musika tresna bat (45 minutu)

61,00 euro/hilabetea

–Hobariak.

Tarifako prezioaren %40ko hobaria izanen dute familia ugariko kide direnek, guraso bakarreko familia baten kide direnek, edo gurasobakartasuneko egoeran daudenek. Halakotzat hartuko dira behar den bezalako agiria dutela erakusten dutenak.

–Salbuespenak.

Kuotak ordaintzetik salbu egonen dira %50eko edo hortik goitiko desgaitasuna dutenak, betiere agiri bidez frogatuta.

Lerinen, 2024ko martxoaren 4an.–Alkatea, Esmeralda Masó Cabezón.

Iragarkiaren kodea: L2405582