76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Jarduera-lizentziaren eskaera. Beira ekoitzi eta eraldatzea

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Laminarglass Vidrio de Seguridad SL.

Jarduera: beira ekoitzi eta eraldatzea.

Tokia: Albisualdea industrialdea 10, Lekunberri.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Lekunberrin, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Arkaitz Goikoetxea Arriola.

Iragarkiaren kodea: L2404913