76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

XABIER

2024rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak

Xabierko Udalak, 2023ko abenduaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024tik aurrera indarrean izanen diren karga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Karga-tasak, tasak eta prezio publikoak argitara eman ziren 2024ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta jendaurrean egon dira 30 egun balioduneko epean. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi dira karga-tasak, tasak eta prezio publikoak, jarraikiz xedatuari Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan (maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatua). Halaber, testua osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Xabierren, 2024ko martxoaren 5ean.–Alkatea, Laura Guindano Tainta.

2024KO KARGA-TASAK, TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Lehenbizikoa.–2024rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

–0,24ko karga-tasa finkatzea, lurraren kontribuzioa ordainarazteko.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5 eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean; hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako koefizienteak aplikatzea, eta ehuneko 12ko tasa.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (zirkulaziokoa): tarifa ofiziala.

Bigarrena.–Xabierren indarrean diren gainerako zerga-tasak eta tasak mantentzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau indarrean jarriko da 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Halaber, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira aplikatzen, bat etorriz xedatuarekin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean.

Iragarkiaren kodea: L2404966