76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZALLEKO KONTZEJUA

Ordenantza, arautzen duena oilagorra ehizatzeko txartela edukitzeko eskubidea ematen duen puntuazioa, Itzalleko ehiza barrutian (NA-10.417). Behin betiko onespena

Itzalleko Kontzejuak, 2023ko abenduaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat. Ordenantza horrek, hain zuzen, puntuazio-baremo bat arautzen du Itzalleko ehiza-barrutian (NA-10.417) oilagorra ehizatzeko txartela eduki ahal izateko.

Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onesten da, eta osorik ematen argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Itzallen (Zaraitzu), 2024ko apirilaren 3an.–Kontzejuko burua, Francisco Sarries Martinez.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA OILAGORRA EHIZATZEKO TXARTELA EDUKITZEKO ESKUBIDEA EMATEN DUEN PUNTUAZIOA, ITZALLEKO EHIZA BARRUTIAN (NA-10.417)

Oilagorra ehizatzeko txartela lortzeko, ezinbestekoa da Itzalleko udalerrian erroldatuta egotea.

Urte batean, gehienez, 2 txartel izaten ahal dira indarrean, eta txartela eskuratuko da honako puntuazio-baremo eta baldintza hauen arabera:

–2 puntu, Itzalleko udalerrian erroldatuta egondako urte natural bakoitzeko. Aurkeztu beharko da Galozeko Udaleko Idazkaritzak emandako erroldatze-antzinatasunaren ziurtagiria.

–Puntu 1, Itzalleko udalerrian bizitzeagatik urte osoan zehar. Baldintza hori betetzen duten pertsonek aurkeztu beharko dute zerga-egoitzaren ziurtagiria.

–2 puntu, borondatezko lanak egiteagatik: mendia (hots, ehiza barrutiak) garbitzea, usategiak mantentzea, etab., eta ehiza barrutia abian jartzeagatik. Zeregin horiek agindu eta ziurtatuko ditu Itzalleko Kontzejuko buru eta idazkariak. Boluntarioek posta elektroniko bat bidali beharko diote Itzalleko Kontzejuari, harremanetarako datuekin.

–Puntu 1, familia-lotura izateagatik. Familia-loturak izatea Itzalleko udalerrian (ezkontidea edo izatezko bikotekide erregistratua, lehen mailako eta zuzeneko lerroko aurrekoak edo ondorengoak).

–Txartela ordaintzea: 100,00 euro urtean.

Iragarkiaren kodea: L2405445