76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Xehetasun-azterketa, Irurtzungo Urbasa kaleko 1 zenbakian. Behin betiko onespena

Irurtzungo Udalak, 2024ko martxoaren 20an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Urbasa kaleko 1 zenbakiko xehetasun-azterketa, Urbasa 1eko bizilagunek sustatua.

Espedientea jendaurrean jarri zen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (19. zenbakia, 2024ko urtarrilaren 25ekoa). Ondoren, alegazio bat aurkeztu zen, onartua izan zena, eta, ondorioz, hasierako proiektua zertxobait aldatu zen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Irurtzunen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Unai Razkin Iriarte.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405173