76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Hiri-jarduketako plan berezia 1. poligonoko 93. lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko martxoaren 14an eginiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Etxalarko 1. poligonoko 93. lurzatian.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.

Argitara ematen da hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (Legegintzako Foru Dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Etxalarren, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Xabier Etxarte Miquelestorena.

Hiri-jarduketako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2405224