76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANOKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Elkanoko Kontzejuko Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 23an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta bete dadin 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea); hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Elkanon, 2024ko otsailaren 23an.–Kontzejuko burua, Dimas Nieto Gorostidi.

Iragarkiaren kodea: L2405553