76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2024rako

Ziraukiko Udalak, 2023ko abenduaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, onetsi zituen 2024an indarrean izanen diren zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egon zen, iragarkia argitaratuta 2024ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 15ean, eta iragarki-taulan, hogeita hamar egun baliodunean, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, interesdunek espedientea azter zezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez zitzaten.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, eta inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik nahiz oharrik; hortaz, hasiera batez onetsitako erabakia behin betikoa bilakatu da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da behin betiko testua:

–Landa-lurraren eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,5.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga: tasa, %12.

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, balio-gehikuntza sortzen den aldiaren arabera.

–Hilerriko tasak:

  • Ehorzketak lurrean eta nitxoan: erroldatuak, 150,00 euro; erroldatu gabeak, 300,00 euro.
  • Kolunbarioak: erroldatuak, 70,00 euro; erroldatu gabeak, 140,00 euro.
  • Hobitik ateratzea: 300,00 euro.
  • Lekualdaketak (hobitik ateratzea eta hobian sartzea): 500,00 euro.
  • Beste hileta-lan batzuk: Udaleko langilearen ordua 50,00 euro kostako da.

–Partikularrek sustaturiko jarduketen ondoriozko hirigintzako txostenen tasak: Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoko hirigintza zerbitzuaren fakturaren araberakoa.

–Udal igerilekuetako prezioak:

  • Helduak: erroldatuak, 50,00 euro; erroldatu gabeak, 75,00 euro.
  • Gazteak: erroldatuak, 45,00 euro; erroldatu gabeak, 65,00 euro.
  • Haurrak: erroldatuak, 40,00 euro; erroldatu gabeak, 50,00 euro.
  • Eguneko sarrera: heldu eta gazteak, 6,00 euro; haurrak, 5,00 euro.

–Pilotalekuko argiaren fitxak: 2 euro.

–Gimnasioak:

  • Erroldatuak: hiru hileko kuota 15,00 euro, eta urteko kuota 50,00 euro.
  • Erroldatu gabeak: hiru hileko kuota 25,00 euro, eta urteko kuota 80,00 euro.
  • Gimnasioko giltzaren fidantza: 10,00 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentzia emateko tarifak:

  • Oin berriko eraikinak: 150,00 euro.
  • Eraikinak birgaitzea, handitzea, egiturak berritzea: 100,00 euro.
  • Erabilera aldatzea; etxebizitzak eraikitzea: 100,00 euro.

(Nolanahi ere, aurreko tarifetatik gorakoak baldin badira, Hirigintza Zerbitzuak fakturatzen dituenak kobratuko dira).

Erabaki honetan aurreikusi gabeko zerga-tasa eta zergapetze motetarako, Ziraukin horiek arautzen dituzten ordenantzei eta lehendik diren erabakiei jarraikiko zaie.

Ziraukin, 2024ko martxoaren 19an.–Alkatea, Pedro María Apesteguía Arraiza.

Iragarkiaren kodea: L2405188