76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Jarduera-lizentziaren eskaera. Sukaldeko altzariak prestatzeko eta muntatzeko industria-nabea

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Eskatzailea: Pedro Arnedo SL sukaldeen estudioa.

Jarduera: sukaldeko altzariak prestatzeko eta muntatzeko industria-nabea.

5. poligonoa, 370. lurzatia, 8. azpieremua, 1. hiri unitatea.

Cintruenigon, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2405508