76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Aparteko kredituen 04/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Oltza Zendeako Udalak, 2024ko apirilaren 4an egin den osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aparteko kredituen 04/2024 aurrekontu-aldaketa eta 2024ko aurrekontua gauzatzeko oinarrien aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oltza Zendean, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, José María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L2405590