76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Aldaketa, Herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Gazteluberriko Udalak, 2024ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez aldaketa onestea Gazteluberriko bazkalekuetako herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 9. artikuluan, urteko kanona eguneratzeari dagokionez. Bazkaleku horietan sartzen dira bai finka partikularrak bai herri-lurrak, etengabe ustiatu izan baitira, tradizioko ohitura, lege edo hitzarmenak direla medio.

Bazkalekuak honako hauek dira:

–Zona de Abajo bazkalekua: 287 hektarea.

–La Sierra bazkalekua (El Monte ere deitua): 1680 hektarea.

–El Boyeral bazkalekua: 218 hektarea.

Honela geratzen da idatzita Gazteluberriko bazkalekuetako herri-larreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzaren 9. artikulua (2023ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 24koa):

  • Bazkalekuen balorazioa eta ordainketa:

Herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren sisteman, bazkalekuen onuradunek ordaindu beharreko kanona izanen da bazkalekuen balio errealaren %90; hori guztia, bat etorriz xedaturik dagoenarekin uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 159. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta 280/1990 Foru Dekretuaren 188. artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Erakundeen Ondasunen gaineko Erregelamendua).

Udalak adjudikazio bakoitzean ezarriko du bazkalekuen balorazioa.

Kanona urtero eguneratuko da, Nafarroako kontsumoko prezioen indize (KPI) orokorraren aldaketaren arabera.

Adjudikazioaren prezioa Gazteluberriko Udalari ordainduko zaio. Urteko kanona ordainduko da adjudikazioaren urtebeteko epe bakoitzeko lehen hilean. Lehen urtean, ordainduko da hilabeteko epean, behin betiko adjudikaziotik zenbatzen hasita, eta hurrengo urteetan, urte bakoitzeko egun hori baino lehen.

Erabaki hori 2024ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduak betez, ordenantza horren aldaketa behin betiko onetsitzat jotzen da, eta testu osoa argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, jarraikiz uztailaren 23ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Gazteluberrin, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2405144