76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena José Ramón Zalduendo Zahar Etxearen zerbitzua emateko. Prezioen zenbatekoaren inguruko aldaketa da, eta prezio berriak indarrean egonen dira 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina.

Erabaki hori 2024ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta ordenantzan eginiko aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz xedatuari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. Artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zenbatekoak eta ordenantzaren aldaketa indarrean egonen dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ALDAKETA, JOSÉ RAMÓN ZALDUENDO ZAHAR ETXEAREN ZERBITZUKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALEAN

EGONALDI OSOAK

BEZa BARNE

ZERGA-OINARRIA

Gela bikoitza
(eurotan)

Banakako gela

(eurotan)

Gela bikoitza
(eurotan)

Banakako gela

(eurotan)

Pertsona autonomo zaharra

1.425,50

1.873,30

1.370,68

1.801,25

Pertsona autonomo berria

1.587,54

2.035,34

1.526,48

1.957,06

Laguntza erdizka behar dutenak (prezioa/hilabetea)

2.072,56

2.520,36

1.992,85

2.423,42

Laguntza osoa behar dutenak (prezioa/hilabetea)

2.462,33

2.910,13

2.367,63

2.798,20

Banako gelaren plusa

447,80

430,57

EGUNEKO EGONALDIAK

BEZa BARNE
(eurotan)

BEZ GABE
(eurotan)

Eguneko egonaldiak: egun osoa, 8 ordu

869,51

836,06

Eguneko egonaldiak: egun erdia, 4 ordu

485,52

466,85

Egun solteak, 8 ordu

58,26

56,02

Egun solteak, 4 ordu

29,13

28,01

Iragarkiaren kodea: L2405155