76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Caparrosoko Udalak, 2024ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala aldatzea, prezioen zenbatekoari dagokionez. Prezio berriak 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina egonen dira indarrean.

Erabaki hori 2024ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea iragan da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Beraz, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, eta ordenantzan eginiko aldaketaren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, jarraikiz xedatuari uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. Artikuluetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Zenbatekoak eta ordenantzaren aldaketa indarrean egonen dira 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, behin betiko onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hots, Udaleko Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita;

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Caparroson, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

ALDAKETA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO
PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUEN
ORDENANTZA FISKALEAN

5. artikulua. Honako hauek dira instalazioen erabiltzaileek ordaindu beharreko prezioen zenbatekoak eta kontzeptuak:

KONTZEPTUAK

2024KO KUOTA
(eurotan)

UDAKO ASTEBURUKO BONUAK

Helduak (>16 urte)

19,45

Haurrak (4-15 urte)

12,97

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

12,97

SARRERAK

Helduak (>16 urte)

9,06

Haurrak (4-15 urte)

5,56

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

5,56

ABONATUEN KUOTAK

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

53,71

Helduak (>16 urte)

32,31

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

16,16

MATRIKULA

Familiakoa (bikotea, 17 urte bitarteko seme-alabekin)

32,26

Helduak

32,26

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

26,91

UDAKO BONUAK

Haurrak (4-15 urte)

43,01

Helduak (>16 urte)

107,53

65 urtetik gorakoak eta desgaitasuna dutenak (+%33)

73,16

JARDUERAK

Haurrendako igeriketa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun/astea)

21,56

Haurrendako igeriketa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun astean)

32,26

Haurrendako padel ikastaroa (abonatuaren familiakoa, <16 urte) (2 egun/astea)

20,58

Haurrendako padel ikastaroa (abonatu gabea, <16 urte) (2 egun/astea)

30,87

Helduendako padel ikastaroa (abonatua)

30,87

Helduendako padel ikastaroa (abonatu gabea)

36,02

PADEL PISTEN ERABILERA

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa

5,15

Pista ordubetez erabiltzeko prezioa, baldin argiztapen elektrikoa erabiltzen bada

5,66

Iragarkiaren kodea: L2405145