76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretan sartzeagatik, izena emateagatik edo matrikulatzeagatik prezio publikoak arautzen dituen 2. Araua aldatzeko hasierako onespena, adinekoentzako ikastaroen prezio publikoa sortzeko

Burlatako Udalaren Osoko Bilkurak, 2024ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onartu du 2. Arau erregulatzailea aldatzea, adinekoentzako ikastaroen prezio publikoa sortzeko. Arau hori Udalak antolatutako hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretan sartu, izena eman edo matrikulatzeagatiko prezio publikoei buruzkoa da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, onartutako aldaketa jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egin ahal izan ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, aldaketa hori behin betiko onartuko da, eta testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Burlatan, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2405568