76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2024ko karga-tasak. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen 2024rako karga-tasak ezartzea hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan; ekonomia jardueren gaineko zergan; eta hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek epe horretan azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.

Beraskoainen, 2024ko apirilaren 4an.–Alkatea, Pablo Riezu Merino.

Iragarkiaren kodea: L2405451