76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Prezio publikoak Leurtzako aisiarako naturagunean. Hasierako onespena

Beintza-Labaiengo Udalak, 2024ko urtarrilaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Leurtzako aisiarako naturagunean prezio publikoak.

Espedientea jendaurrera atera zen hogeita hamar egun baliodunean, ediktuak argitaratuta 2024ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 6an, eta Udalaren iragarki-taulan.

Erreklamaziorik aurkeztu ez denez, prezio publikoak behin betiko onartutzat jotzen dira.

Beintza-Labaienen, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

2024. URTEKO PREZIO PUBLIKOAK

–Eremurako sarbidea:

  • Autoak: 3 euro.
  • Motozikletak: 2 euro.
  • Mikrobusak: 10 euro.
  • Autobusak: 20 euro.

–Antolatutako jarduerak:

Tasa finko bat eta tasa aldakor bat batuko dira, honela:

a) Tasa finkoa: 150 euro urtean.

b) Tasa aldakorra: euro 1 parte-hartzaile bakoitzeko.

–GKEek edo irabazi-asmorik gabeko elkarteek antolatutako jarduerak:

a) Urtean behin edo bitan bakarrik egiten badira bisitak:

a.1) Ibilgailuaren tasa:

  • Autoak: 3 euro.
  • Motozikletak: 2 euro.
  • Mikrobusak: 10 euro.
  • Autobusak: 20 euro.

a.2) Tasa aldakorra: euro 1 parte-hartzaile bakoitzeko.

b) Urtean bi bisita baino gehiago eginez gero:

b.1) Tasa finkoa: 150 euro urtean.

b.2) Tasa aldakorra: euro 1 parte-hartzaile bakoitzeko.

Iragarkiaren kodea: L2405576