76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

591/2024 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeak emana. Haren bidez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bidezko hautaketa-prozesurako deia egiten da ikertzaileen eta teknologiako langileen lan kontratazioa egiteko, jarduera hau gauzatu dezaten: "Materialak garatzea berotegi-efektuko gasen balorizazioan aplikatutako industria-hondakinetatik abiatuta".

2024ko martxoaren 6an, Ikerketa Zerbitzuak ikertzaileak hautatzeko hautaketa-prozesurako deia egiteko eskatu zuen, "Materialak garatzea berotegi-efektuko gasen balorizazioan aplikatutako industria-hondakinetatik abiatuta" jarduera egiteko, proiektuko lankide gisa. Ikertzaile arduraduna Antonio Gil Bravo da, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren 2021eko abenduaren 17ko ebazpen baten bidez, deialdi hau onetsi zen: "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. MRR Investigo programa".

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko zuzendari nagusiaren 2023ko ekainaren 15eko ebazpen baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoari dirulaguntza bat eman zitzaion "Ikertzaileak kontratatzeko laguntzak. MRR Investigo programa" deialdiaren barnean.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren bidezko hautaketa-prozesurako deialdia, baita haren oinarriak ere, ikertzaileen lan kontratazioa egiteko, jarduera hau gauzatu dezaten: "Materialak garatzea berotegi-efektuko gasen balorizazioan aplikatutako industria-hondakinetatik abiatuta".

Bigarrena.–Ebazpen hau Hautaketa Batzordeko kideei eta Ikerketa Zerbitzuari aditzera ematea.

Hirugarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Unibertsitatearen iragarki ohol elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin.

Iruñean, 2024ko martxoaren 8an.–Ikerketako errektoreordea, Francisco J. Arregui San Martín.

IKERTZAILEEN LAN KONTRATAZIOA EGITEKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIA HONAKO JARDUERA HAU GARATZEKO: "MATERIALAK GARATZEA BEROTEGI-EFEKTUKO GASEN BALORIZAZIOAN APLIKATUTAKO INDUSTRIA-HONDAKINETATIK ABIATUTA"

Hauek dira deialdia arautuko duten:

OINARRIAK

1.–Datu orokorrak.

–Deialdiaren xedea: deialdi honen xedea ikertzaileak hautatzea da, ondoren lan kontratazioa egiteko jarduera hau garatzeko: "Materialak garatzea berotegi-efektuko gasen balorizazioan aplikatutako industria-hondakinetatik abiatuta".

–Maila profesionala: proiektuko lankidea, batez ere ikerketa-lanetan aritzeko.

–Eginkizunak: materialak garatzea berotegi-efektuko gasen balorizazioan aplikatutako industria-hondakinetatik abiatuta.

–Kontratu mota: abenduaren 28ko 32/2021 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz, aldi jakin baterako kontratu bat eginen da, bi mota hauetako bat, hain zuzen: Errekuperazioko, Eraldaketako eta Erresilientziako Planeko jarduerak egitekoa edo Europar Batasuneko funtsen bidez finantzatutako aldi baterako programak egitekoa (kasu batean zein bestean, proiektua egiteko behar den denboraz).

–Aurreikusitako iraupena eta lanaldi mota: 12 hilabetekoa, lanaldi osoan. Iraupen hori gutxi gorabeherakoa da, 32/2021 Errege Lege Dekretuaren bosgarren xedapen gehigarrian zehaztutako finantzaketaren mende egonen baita, baina ezin izanen da inola ere proiektua gauzatzeko behar den denbora baino luzeagoa izan.

–Ordainsariak: Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ikertzaileak Kontratatzeko Erregelamenduak bere eranskinean ezarritakoak, 2022. urtera egokituak; erregelamendu hori 2017ko maiatzaren 3ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsi zen, eta 2022ko apirilaren 12ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez aldatu.

Diru-gehigarriak ordaintzeko aukera egonen da, proiektuan edo kontratuan ezarritako helburuak betez gero. Diru-gehigarri horiek ordaintzeko, proiektuaren arduradunak ordainketa justifikatzen duen azken txosten bat egin beharko du, eta aurrekontuan diru kopuru nahikoa izan beharko da.

–Finantzaketa: "Next-Generation - Errekuperazioko eta Erresilientziako Mekanismoak" funtsak.

–Argitaratzeko tokiak: deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gainera, deialdiarekin lotutako egintza eta ebazpen guztiak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko dira.

2.–Parte hartzeko baldintzak.

2.1. Hautaketa-prozesuan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Halaber, Espainiako, Europar Batasuneko estatuetako eta aipatu nazioarteko itunak aplikatzen diren eremuko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartzeko aukera dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartzeko aukera dute, zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Halaber, aurreko paragrafoetan sartuta ez dauden herrialdeetakoak izan eta Espainian legezko bizilekua duten atzerritarrek administrazio publikoetako lan kontratupeko langile aritzeko aukera izanen dute. Espainian bizi ez diren atzerritarrek parte hartzeko aukera izanen dute, betiere parte hartzeko betekizunak betetzen badituzte. Kasu horretan, atzerritarrei buruzko legeek eskatzen dituzten baimenak lortu beharko dituzte kontratazioa egin ahal izateko.

b) 16 urte edo gehiago eta 30 baino gutxiago izatea.

c) Kontratua hasi aurreko egunean langabe gisa izena emanda egotea Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, eta zerbitzu horrek aurrez hautatua izatea.

d) Gazte Bermearen Espainiako Erregistroan izena emanda egotea.

e) Gutxienez ere 300 ECTS dituen Graduko titulazio akademiko ofiziala, Masterra, Lizentzia, Arkitektura edo Ingeniaritza edukitzea, edo hezkuntza alorrean eskuduna den ministerioak ezarri duenaren arabera, Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. mailari (masterrari) dagokion titulazioren bat.

Atzerrian erdietsitako tituluak badira, izangaiak eskuan izan beharko du homologazioaren egiaztagiria, edo baliokidetzearena, hala badagokio. Betekizun hori ez zaie aplikatuko lanbide arautuen eremuan prestakuntza profesionalaren aitorpena Europako Erkidegoko Zuzenbidearen xedapenen babesean erdietsi duten izangaiei.

f) Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin kontratu harremanik ez eduki izana kontratazioaren aurreko sei hilabeteetan.

g) Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

h) Diziplinako espediente baten ondorioz edozein administrazio publikotako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ez egotea epai irmo baten bidez ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

2.2. Aurreko arauetan ezarri diren baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta kontratazioa egin arte beteko dira.

3.–Eskaerak.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak bere webgunean argitaratuko du lan eskaintza, eta aurrehautaketa eginen du eskaintza horretan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonen artean.

Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Hautaketa-prozesu honetarako inskripzioa telematikoki egin beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/ikertzaileen-hautaprobak

Lehenik, "Hasi tramitea" botoia sakatu behar da.

"Erantsi fitxategiak" eremuan, dokumentu hauek erantsi beharko dira lanpostu kategoria bakoitzerako:

–Parte hartzeko eskabidea.

–Nortasun Agiri Nazionalaren, AIZaren edo pasaportearen fotokopia.

–Deialdian eskatzen den tituluaren eta espediente akademikoaren fotokopia, batez besteko nota eta guzti.

–Curriculum vitaea, norberak egoki jotzen dituen merezimenduen egiaztagiriekin batera.

–Gazte Bermearen Espainiako Erregistroan izena emanda egotea egiaztatzen duen dokumentazioa.

Parte hartzeko eskabide eredua esteka honetan dago:

http://www2.unavarra.es/gesadj/registroGeneral/instancias/recursos-humanos/contratacion-personal-investigador.pdf

4.–Izangaien onarpena.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da, baztertua izateko arrazoia esanez, baztertuen kasuan. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.

4.2. Hirugarren oinarriak aipatzen dituen dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, eskaera epez kanpo aurkeztea edo lehiaketaren bidez lortu nahi den lanpostua betetzeko bete behar diren baldintzak ez betetzea baztertzeko arrazoiak izanen dira, eta, gainera, ezin izanen dira zuzendu.

4.3. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo 5 egun balioduneko epean. Ezartzen den epean baztertuak izateko arrazoia konpontzen ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dira, eta ez dute probarik eginen.

4.4. Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukatu eta gero, onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.

4.5. Izangaiak hautaketa-prozesuan onartuen zerrendan egoteak edota 6.2 oinarriak aipatzen duen hautaketa-prozesua gainditu dutenen zerrendan egoteak ez du ekarriko inoiz ere unibertsitateak aitortzea betetzen dituztela deialdiko oinarrietan eskatu diren baldintza orokorrak edo bereziak. Kontratatzeko deitzen dituzten izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, jatorrizko dokumentazioa aurkeztu beharko baitute kontratua sinatzen dutenean.

4.6. Parte hartzeko eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioarekin alderaturik jatorrizko dokumentazioa okerra edo faltsua bada edo aurkeztu ez bada, kontratua sinatzeko ezintasuna eta kontratazio zerrendatik baztertzea ekarriko du, interesdunak berak sinatuko duen erantzukizunpeko adierazpenarekin bat etorriz.

5.–Hautaketa-prozesua.

Izangaien merezimenduak baloratuko dira, aurkeztutako dokumentazioarekin bat etorriz eta I. eranskineko baremoaren arabera.

Izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean dituzten merezimenduak bakarrik baloratuko dira, eta gero lortutakoak ez dira kontuan hartuko. Hautaketa Batzordeak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du apartatu bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman.

Adierazten diren merezimendu guztiak zuzenbidean baliozkoa den edozein baliabideren bidez frogatu behar dira.

Hautaketa Batzordeko kide bakoitzak baloratuko ditu izangaien merezimenduak. Azken puntuazioa izangai bakoitzari emandako puntuazioen batezbestekoa izanen da.

6.–Hautaketa-prozesuaren ebazpena.

6.1. Izangaiek aurkeztutako merezimenduen balorazioa amaitu eta gero, Hautaketa Batzordeak Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako puntuazioekin.

6.2. Ikerketako errektoreordeak ebazpena emanen du hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da.

6.3. Deialdi honetan sortzen den kontratazio zerrendak 3 urteko indarraldia edukiko du argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Indarrean dagoen bitartean, kategoria bera eta ia eginkizun berak dituzten langileak kontratatzeko premia sortzen denean ere erabiltzen ahalko da kontratazio zerrenda hori, proiektu, kontratu, hitzarmen edo katedra baterako edo institutuko edo ikerketa-taldeko funtsetarako izan, betiere hurrenkera ordena errespetatuz.

6.4. Deialdi honen ondoriozko kontratazio zerrendan egonik kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste edozein lanpostutarako kontraturik eskainiko. Dena dela, eskainiko zaie baldin eta kontratua bukatzeko 15 egun edo gutxiago gelditzen badira.

7.–Hautaketa-batzordea.

Batzordeburua: Sofia Korili doktorea, unibertsitateko irakasle titularra, Zientzien Sailari atxikia, Ikerketako errektoreordeak delegatuta.

Idazkaria: Antonio Gil Bravo doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: Manuel Algarra González doktorea, ikertzaile doktorea, Zientzien Sailari atxikia.

–Ordezko hautaketa-batzordea:

Batzordeburua: Jesús M. García Castillo doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Idazkaria: Vicente Recarte Callado doktorea, unibertsitateko katedraduna, Zientzien Sailari atxikia.

Batzordekidea: M. Dolores Ugarte Martínez doktorea, unibertsitateko katedraduna, Estatistika, Informatika eta Matematika Sailari atxikia.

Hautaketa Batzordearen jarduerak, une oro, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezartzen dutenaren arabera gauzatuko dira. Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, Hautaketa Batzordearen egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

8.–Datu pertsonalen babesa.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, "Giza baliabideak" atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

9.–Errekurtsoak.

Hautaketa Batzordeak erabakitzen dituen egintzen aurka, zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, Hautaketa Batzordeak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA.–IKERTZAILEAK HAUTATZEKO BAREMOA

ERABILIKO DEN BAREMOA ETA/EDO EGINEN DIREN PROBAK

1. APARTATUA: espediente akademikoa

Puntuak

40 gehienez

Titulazioaren espediente akademikoa proportzionalki baloratuko da, 10 punturekin gehienez ere. Lortutako emaitza ponderazio faktore hauekin biderkatuko da:

–4, izangaiaren titulazioa hauetako bat bada: Kimikako Lizentzia, Bioteknologiako Lizentzia, Biokimikako Lizentzia, Ingeniaritza Kimikoa, Kimikako Gradua, Ingeniaritza Kimikoko Gradua, Biokimikako Gradua, Bioteknologiako Gradua, Kimikako Unibertsitate Masterra, Biokimikako Unibertsitate Masterra edo Bioteknologiako Unibertsitate Masterra.

–2, beste ingeniaritza edo ingeniaritzako gradu batzuk badira, edo zientzien edo ingeniaritzen esparruko beste unibertsitate master batzuk.

–1, gainerako titulazioetarako.

2. APARTATUA: beste merezimendu batzuk

Puntuak

40 gehienez

-Kontratuaren xedearekin lotutako argitalpenak eta biltzarrak. Nazioarteko argitalpen zientifikoen egilea: 5 puntu argitalpen bakoitzeko. Estatuko argitalpen zientifikoen egilea: 2 puntu argitalpen bakoitzeko. Biltzarretako komunikazioen egilea: 1 puntu komunikazio bakoitzeko.

–Unibertsitateetan/ikerketa-zentroetan egindako I+Gko jarduera, proiektuaren xedearekin lotutako gaietan: 6 puntu urteko. Urtebetetik beherako denbora-tarteengatik puntuazio proportzionala emanen da.

–Ingelesa jakitea: CRUE Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak jasotako mailen arabera baloratuko da: 2 puntu (B2 maila), 4 puntu (C1 maila) eta 8 puntu (C2 maila).

–Prestakuntza-ikastaroak, betiere kontratuaren xede diren gaiekin lotutakoak badira: 2 puntu 100 orduko.

3. APARTATUA: elkarrizketa pertsonala

Puntuak

20

Aurreko apartatuak batuta gutxienez ere 25 puntu lortu dituzten izangaiei elkarrizketa eginen zaie, eta kontratuaren xedea diren eginkizunak betetzeko gaitasuna eta eskatutako profilekiko egokitasuna baloratuko dira.

Hautaketa-prozesua gainditzeko eskatzen den gutxieneko puntuazioa 35 puntu da.

Hautaketa-prozesuaren azken emaitzan gerta daitezkeen berdinketak 1. apartatuan puntuazio handiena atera dutenen alde ebatziko dira. Berdinketa badago, 1. apartatuan puntuazio handiena lortzen dutenen alde. Berdinketak jarraitzen badu, hautaketa-prozesua zozketaz erabakiko da.

Iragarkiaren kodea: F2405217