76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

"Ikusirik ordenantza hau aldatzeko espedientea: Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Ikusirik Informazio Batzordeak emandako aldeko irizpena, 2024ko martxoaren 21ekoa.

Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Beraz,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Eraikinak birgaitzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela ulertuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluan ezarritakoarekin. Egoera horretan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2405177