76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Aldaketa, 9. ordenantza fiskalean; hain zuzen ere, honako honetan: Ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2024ko martxoaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Udalaren 9. ordenantza fiskalean, hain zuzen ere, honako honetan: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako.

"Ikusi da 9. ordenantza fiskala aldatzeko espedientea. Ordenantza horrek tasak arautzen ditu ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako.

Ikusi da Informazio Batzordeak, 2024ko martxoaren 21ean, emandako aldeko irizpena.

Bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12., 13. eta 35. artikuluetan xedatuarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Beraz,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea honako ordenantza honen aldaketa: 9. ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa erreserbatzeko aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar egunean, iragarkia argitaratuta Udalaren ediktuen taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3. Jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, ordenantzaren aldaketa behin betikoa dela ulertuko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. 1.c) artikuluan ezarritakoarekin. Egoera horretan, ordenantza aldatuaren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2024ko martxoaren 27an.–Alkatea, Marta Díez Napal.

Iragarkiaren kodea: L2405175