76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, Aberingo udal bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea.

Barrutian sartu beharreko mugarteak: Aberin.

Aberinen, 2024ko martxoaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2405166