76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABARTZUZA

Jarduera-lizentzia ematea. Aldaketa ez-funtsezkoa: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Abartzuzako 1. poligonoko 485. lurzatiko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxea handitzeko proiektua aurkeztu du. Obrek ez dute funtsezko aldaketarik eragingo Abartzuzako Udalak 2019ko urriaren 30ean emandako jarduera-lizentzian. Handitzeko obra-lizentzia 2024ko apirilaren 3an eman zen.

Ebazpen hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

Abartzuzan, 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, Diego Sainz Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2405361