76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

163/2024 EBAZPENA, martxoaren 20koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Haragitarako eta arrautzetarako hegaztien produkzio integratuaren erregelamendu teknikoak aldatzen dituena.

Abere Produkzio Integratua Arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen duenez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko ditu, eta horietan, abere produkzioa "abere produkzio integratutzat" jotzeko bete behar diren baldintzak finkatzeaz gain, nahitaezko jardunbideak, gomendagarriak eta debekatuak zehaztuko dira.

Foru dekretu horrek berak produktu bakoitzaren araudiari buruzko informazioa emateko betebeharra ezartzen dio Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzaileari, bertzeak bertze.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi duenez, Abere Produkzio Integraturako Batzorde Koordinatzaileak, 2024ko otsailaren 27ko bilkuran, haragitarako eta arrautzetarako hegaztien produkzio integratuaren erregelamendu teknikoen aldaketari buruzko aldeko txostena eman du.

Erregelamenduen aldaketa horiek Abere Produkzio Integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzte.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019jknnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnnp0 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Haragitarako eta arrautzetarako hegaztien produkzio integratuaren erregelamendu teknikoen aldaketak onartzea –ebazpen honen eranskinetan agertzen diren erregelamenduen 4. eta 3. bertsioetan jasota daude, hurrenez hurren–.

2. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 20an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

I. ERANSKINA.–HARAGITARAKO HEGAZTIEN
PRODUKZIO INTEGRATUAREN
ERREGELAMENDU TEKNIKOA

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 2024/03/20ko 163/2024 Ebazpenaren bidez onartua.

4. BERTSIOA (BATZORDE KOORDINATZAILEAREN
ALDAKETA, 2024/02/27)

Abere produkzio integratua ohiko abeltzaintzaren eta abeltzaintza ekologikoaren arteko alternatiba bat da, eta honelako abeltzaintza bultzatzen du: bizia eta iraunkorra, ingurunearekiko errespetuzkoa, horretan diharduenarentzat errentagarria eta gizartearen eskaerei erantzuteko modukoa.

Sistema honetan, metodo biologikoak, kimikoak eta bertze edozein produkzio teknika kasu handiz hautatzen eta orekatzen dira, kontuan harturik ingurumenaren babesa, animalien ongizatea, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileen eskakizunak, elikagaien kalitateari eta segurtasunari dagokienez.

Abere produkzio integratuak ez ditu abeltzaintzaren ohiko teknikak baztertzen, praktika berritzaileekin konbinatuta erabiltzen baititu. Baliabideen integrazio horrek produkzio sistema arrazionalago, ingurune naturalarekiko errespetuzkoago eta, azken finean, jasangarriago batera garamatza.

Produkzio integratuaren printzipioak betetzen direla ziurtatzeko, Nafarroako Abere Produkzio Integratuaren Erregistroan inskribatuta dauden ustiategien arduradunek produkzio sistema horri buruzko gutxieneko ezagutza batzuk izan behar dituzte, edo antolatzen diren prestakuntza prozesuetan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute.

Kontrol eta ziurtapen entitateak, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (INTIA), kontrolatzen du produkzio prozesu guztia, ezarritako kontrol programa bati jarraikiz.

Bestetik, ustiapen koaderno bat bete behar da. Koadernoan alderdi hauek jasoko dira: ukitutako ustiategia, pabiloien datuak, egindako eragiketak (tratamenduak eta profilaxia), baita aipatzekoa den produkzioaren arloko bertze edozein ekintza esanguratsu ere; hori guztia, agiri honetan jasotako arau teknikoekin eta teknikari eskudunek (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua edo INTIA) ematen dituzten jarraibideekin bat.

Ustiapen koadernoak eguneratuta egon beharko du, eta oharrak jarduera egin eta astebete iragan baino lehen jaso beharko dira.

Koadernoak eskura egon beharko du, kontrol eta ziurtapen entitateak edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko teknikariek berrikusi ahal izan dezaten.

AURKIBIDEA

1.–Animalien baldintzak.

1.1. Jatorria.

1.2. Arrazak.

1.3. Identifikazioa.

2.–Hazkuntza eta instalazioak.

2.1. Erregistroak.

2.2. Instalazioen ezaugarriak.

2.3. Prestaketa lanak.

2.3.1. Gizentzeko pabiloietan.

2.3.2. Parke eremuetan.

3.–Animalien ongizatea.

4.–Elikadura.

4.1. Erregistroak.

4.2. Gizentze etapa.

5.–Tratamenduak eta profilaxia.

5.1. Erregistroak.

5.2. Tratamenduak eta profilaxia.

5.3. Osasun programa.

6.–"Instalazioetako" hondakinen kudeaketa.

6.1. Simaurtegien kudeaketa.

6.2. Tratamenduetako hondakinen kudeaketa.

6.3. Gorpuen kudeaketa.

7.–Oilaskoak produzitzeko sistema.

7.1. Baldintza komunak.

7.2. Estentsiboa barrenean.

7.3. Landakoa.

7.4. Landako tradizionala.

7.5. Askatasun osoz hazitako landakoa.

8.–Garraioa.

9.–Hiltzea.

10.–Ontziratze-etiketatzea.

10.1. Produktuaren prestaketa.

10.2. Bukaerako produktuaren ezaugarriak.

11.–Trazabilitatea.

12.–Saltokiak.

HARAGITARAKO HEGAZTIEN PRODUKZIO INTEGRATUA

1.–Animalien baldintzak.

Erregelamendu tekniko honi dagokionez, Gallus gallus espezieko animalia joko da "oilaskotzat", sortzen denetik hiltzeko adinera arte.

Ondoko laukietan agertzen dira produkzio integratuaren metodoaren bidez ekoizten diren oilaskoek, instalazioek eta bukaerako produktuek bete beharreko ezaugarri nagusiak:

1.1. Ustiategiak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Abeltzaintzako ustiategiak Nafarroan egonen dira kokaturik, eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) eta produkzio integratuko ustiategien erregistroan erregistraturik.

Ustiategi tradizionalak izan behar dute. Ustiategi tradizionalek baldintza hauek bete behar dituzte:

–80.000 oilaskotik beherako errolda izatea.

–Batik bat familiako eskulana erabiltzea.

Ustiategi osoak "dena barruan/dena kanpoan" sistema erabiltzea, hustuketa sanitarioa eraginkorragoa izateko.

1.2. Arrazak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Haziera erdi mantsoko eta kolore horiko leinuak gurutzatzea (ez haziera azkarrekoak, broiler gisakoak direnak).

Lote bakoitza leinu bakarrekoa edo leinuen gurutzatze bakarrekoa izanen da. Inkubagailuak beharrezko ziurtagiria izanen du.

Albaitarien txertaketa ziurtagiriak.

1.3. Identifikazioa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Kaiolak eta garraio kamioiak prezintatuz eginen da identifikazioa, zer ustiategi den adieraziz, indarreko araudian zehazten den moduan.

2.–Hazkuntza eta instalazioak.

2.1. Erregistroa.

Ustiategiak animaliak eta mugimenduak erregistratuko ditu.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategiek abeltzaintzako ustiategien erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

Dagokien jarduera sailkatuaren lizentzia izanen dute edo 148/2003 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen den abeltzaintzako instalazioen erregistroan izena emanda egonen dira.

Oiloek ustiategitik hiltegira egiten dituzten mugimenduen erregistroa:

–Entregatutako oilaskoak (eguna, kargaren ordua eta kopurua).

–Lotea, bidezkoa bada.

2.2. Instalazioen ezaugarriak.

Animalien kokaleku diren instalazioek higiene eta osasun baldintza egokiak izan behar dituzte eta indarrean dagoen animalien ongizateari buruzko araudia arretaz beteko da.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Adin desberdinetako loteak hazten badira, loteak fisikoki bereizita egotea.

Ustiategiaren eta hiltegiaren arteko distantziak gehienez 180 km-koa izan behar du.

Instalazioak hesiturik egonen dira eta, sarbideetan, ustiategira sartzen diren edo handik ateratzen diren ibilgailuei gurpilak behar bezala desinfektatzen zaizkiela bermatzeko ekipo egokiak izanen dituzte.

AID programa bat (arratoi eta intsektuak hiltzea eta desinfektatzea) deskribaturik izatea, edo enpresa espezializatu baten zerbitzua kontratatzea.

Bisitarientzako arropa esklusiboa.

Bisiten erregistroa.

Lehendik dauden ustiategiak egokitzea, pentsua ustiategiko hesiaren kanpoaldetik deskargatu ahal izateko.

2.3. Prestaketa lanak.

2.3.1. Gizentzeko pabiloietan.

Produkzio ziklo bat bukatzen denean, beharrezko lanak eginen dira pabilioia hurrengo hazialdia hasteko egoera ezin hobean egon dadin.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ziklo bat bukatutakoan, pabiloia erabat hustuko da, eta pabiloia zein lanabesak garbitu eta desinfektatuko dira, eta intsektuak hilko. Ondoren, 10 eguneko hustuketa sanitarioa eginen da, eta salmonellaren kontrolak edo indarreko araudiak ezartzen dituen beste batzuk eginen dira.

Pabiloia betetzeko unean, txiten deskarga eta sarrera zuzen egitean arreta handia jarriko da. Pabiloian txitak hartzeko erabiliko den eremua behar bezala egokiturik egonen da; animalien adinaren arabera egokitutako janontziak eta edontziak izanen ditu, homogeneoki banaturik.

Etzalekua egiteko, pinu txirbilak edo zerealen lasto xehatua erabiltzea gomendatzen da eta 5-15 cm-ko garaiera ematea.

14 eguneko hustuketa sanitarioa.

Zur txirbil tratatuak.

Aurreko animalia talde baten etzalekuak birziklatzea.

2.3.2. Parke eremuetan.

Produkzio ziklo bat bukatzen denean, parkeak hurrengo hazialdia hasteko egoera ezin hobean egon daitezen beharrezko lanak eginen dira.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ziklo bat bukatu ondoren, edo txandaka bestela, parkea erabat hustuko eta garbituko da, eta pabiloitik gertu dauden eremuak eta tresnak desinfektatuko dira, eta intsektuak hilko.

Jarduketa horiek guztiak ustiategiaren koadernoan jasoko dira, erabilitako produktuak zehaztuz.

Fitosanitarioen txartela.

Adin desberdinetako animaliak batera dituzten pabiloiak.

3.–Animalien ongizatea.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Abeltzaintzako Ustiategietako Abereak Babesteari buruzko martxoaren 10eko 348/2000 Errege Dekretuan eta Haragitarako oilaskoak babesteko gutxieneko arauak ezartzen dituen maiatzaren 20ko 692/2010 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko dira.

Hegazti guztiak gutxienez egunean behin ikuskatu behar dira.

Zarata maila ahalik eta apalena izanen da.

Argiztatzea homogeneoa izanen da, eta bide emanen du oilaskoak garbi ikusteko eta horiek beren jarduerak normaltasunez egiteko.

Zaintzaileak hegaztiak ikuskatzeko unean, gutxienez 25 lux eduki beharko dira argi naturaleko aldietan, hegaztien begien altueran neurtuta, eta azalera erabilgarriaren %80 argiztatuko dute gutxienez.

Argiztatze erregimena 24 ordukoa izanen da, gutxienez 6 orduko ilunaldia barne. Argia apaltzen denean, hegaztiak asaldurarik eta zauririk gabe instalatzeko behar besteko ilunantza tarte bat errespetatuko da.

Lokalak, ekipoak eta lanabesak maiz garbitu eta desinfektatuko dira, eta hustuketa sanitarioa egiten den guztietan, oilaskoen lote berri bat ailegatu baino lehen. Lokalak okupaturik dauden bitartean, azalera eta instalazio guztiak behar bezain garbi eduki behar dira.

Etzalekuen eremuak kontserbazio egoera onean mantendu behar dira, soberako hezetasunik gabe. Hiltzen diren hegaztiak egunean bertan kenduko dira.

Hazteko sistemak behar bezala egokiturik egonen dira, oilaskoek ihes egitea saihesteko.

Aireztapen natural egokia. Oilasko bakoitzeko 50 zentimetro koadrokoa izanen da leihoaren, argi-zuloen, tranpolen eta abarren azalera.

Aireztapen behartuaren kasuan, larrialdietarako sistema bat eta alarmarako beste bat eduki beharko dira nahitaez. Aireztapen artifizialaren edo behartuaren gutxieneko emaria 5 m³/h-koa izanen da pisu bizi kg bakoitzeko.

Gasen gehieneko mailak pabiloien barrenean:

–NH3 <15 ppm.

–CO2 <2.500 ppm.

Hozte sistema.

Mokoak moztea.

4.–Elikadura.

4.1. Erregistroak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Elikagaien sarrera erregistratuko da, eta honako hauek jasoko dira:

–Albaranaren edo fakturaren zenbakia.

–Erabilitako pentsu partidaren formula.

–Pentsu mota.

–Pentsuaren entregaren eta fabrikazioaren data.

Pentsuen osaeraren etiketa urte batez gordetzea.

Pentsuak animalia gantzik ez duela dioen ziurtagiri bat, fabrikatzaileena.

4.2. Hasiera eta gizentze etapa (jaiotzatik amaierako fasera arte).

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Pentsu horren osaera oilaskoek beren garapen fase bakoitzean dituzten beharretarako egokia izanen da:

–Zereal edukia, gutxienez: %65 (zereal azpiproduktuak %15 gehienez).

–Arto edukia, gutxienez: errazio osoaren %30.

–Animalia irin eta gantzik ez izatea.

Arto edukia: errazio osoaren %40.

Animalia irin eta gantzak.

Koloratzaile sintetikoak erabiltzea.

5.–Tratamenduak eta profilaxia.

5.1. Erregistroak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategiek tratamenduen liburu ofiziala bete behar dute.

5.2. Tratamenduak eta profilaxia.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Sendagaiei buruzko araudia betetzea.

Ustiategi guztiek albaitari arduradun bat izanen dute esleiturik. Hori ustiategian egiten diren tratamendu eta profilaxi guztiez arduratuko da.

Tratamendu bakar bat ere ez ematea.

Animalia taldeari sendagai tratamenduak egitea, salbu eta nahitaezko txertaketa eta desparasitazio tratamenduak eta ustiategiaren profilaxiaz arduratzen den albaitariak berariaz gomendatzen dituenak.

5.3. Osasun programa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategiko osasunaz arduratzen den albaitariak deskribaturiko osasun programa bat izatea, zeinetan honako hauek zehaztuko diren: txerto plana, desparasitazioak, etab.

AID programa bat (arratoi eta intsektuak hiltzea eta desinfektatzea) izanen du edo enpresa espezializatu baten zerbitzua kontratatuko du.

Hil aurreko 5 egunetan tratamendurik ez egitea.

6.–Hondakinen kudeaketa.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, indarreko araudia bete beharko da eta, posible den neurrian, ustiategian bertan erabiliko dira, baldintza egokietan.

6.1. Simaurtegien kudeaketa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

EZ GOMENDAGARRIA

Ingurumenak onetsitako hondakinak kudeatzeko plan bat izatea, zeinak honako hauek zehaztuko dituen gutxienez:

–Instalazio orokorrak.

–Biltegiratzeko lekuak eta mekanismoak.

–Hondakinak maneiatzeko makinak eta lanabesak.

–Abeltzaintzako hondakinen maneiua:

• Ustiategian.

• Ustiategitik kanpo.

Simaurtegi estalia, 6 hilabeteko hondakinak biltzeko adinako edukierakoa.

Konpostajea.

Hondakinak nekazaritza erabilerarako baliatzea, ustiategian bertan edo ustiategi hurbiletan.

Hondakinak distantzia luzeetara garraiatzea, enpresa espezializatuen kasuan izan ezik.

6.2. Tratamenduetako hondakinen kudeaketa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Sendagai tratamenduetako hondakinak kudeatzeko berariazko zerbitzu bat kontratatzea.

Hondakin horiek zaborra biltzeko hiri sarean ezabatzea.

6.3. Gorpuen kudeaketa.

Indarra duen araudia bete beharko da gorpuen kudeaketari dagokion orotan.

7.–Oilaskoak hazteko sistema.

Produkzio integratuaren barrenean, Europako araudian (Batzordearen 543/2008 EE Erregelamendua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 EB Erregelamendua) jasotzen diren 4 produkzio sistemak onartuko dira (estentsiboa barrenean, landakoa, landako tradizionala eta askatasun osoz hazitako landakoa).

7.1. Baldintza komunak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Instalazioak indarreko araudiari jarraituz ekipatu behar dira, oilasko guztiek ondokoa izan dezaten:

a) Behar adina janontzi, oilaskoek pentsua etenik gabe edo otorduetan izan dezaten. Ezin da janaria kendu hiltzeko aurreikusitako ordura arte hamabi ordu baino gehiago falta direnean.

b) Edontziak, ahalik eta ur isurketa gutxien izateko moduan kokatuak eta mantenduak. Garaiera egokian egonen dira, hegaztiek ura etenik gabe eskuratu ahal izateko.

c) Zoruan etenik gabe eskura izatea azpi lehorrak eta gai xehatuak.

7.2. Estentsiboa barrenean.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzen dituzten arauak ezartzeko Batzordeak 2008ko ekainaren 16an emaniko 543/2008 (EE) Erregelamenduaren V. eranskineko b) puntuan jasotako baldintzak betetzea, hegaztien haragia merkaturatzeari dagokionez.

Lurzoru metro koadro bakoitzeko kontzentrazioa ez da 12 oilaskotik gorakoa izanen, eta, edonola ere, 25 kilogramoko pisu bizia gehienez.

56 egun edo gehiago beterik dituztenean hilko dira oilaskoak.

7.3. Landakoa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzen dituzten arauak ezartzeko Batzordeak 2008ko ekainaren 16an emaniko 543/2008 (EE) Erregelamenduaren V. eranskineko c) puntuan jasotako baldintzak betetzea, etxeko hegaztien haragia merkaturatzeari dagokionez.

Lurzoru metro koadro bakoitzeko kontzentrazioa ez da 13 oilaskotik gorakoa izanen, eta, edonola ere, 27,5 kilogramoko pisu bizia gehienez.

56 egun edo gehiago beterik dituztenean hilko dira oilaskoak.

Bizialdi erdian, gutxienez, hegaztiek aukera izanen dute egunean eremu librera etenik gabe ateratzeko, eta horko azalera, gehienbat landarez estalia, metro koadro batekoa izanen da gutxienez oilasko bakoitzeko.

Gizentzeko aldian erabiliko den pentsuaren elikadura formularen %70 zereala izanen da gutxienez.

Oilategiak parkera ateratzeko behar adina tranpol izanen ditu.

7.4. Landako tradizionala.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzen dituzten arauak ezartzeko Batzordeak 2008ko ekainaren 16an emaniko 543/2008 (EE) Erregelamenduaren V. eranskineko d) puntuan jasotako baldintzak betetzea, etxeko hegaztien haragia merkaturatzeari dagokionez.

Lurzoru metro koadro bakoitzeko kontzentrazioa ez da 12 oilaskotik gorakoa izanen, eta, edonola ere, 25 kilogramoko pisu bizia gehienez.

Hazkunde motelekotzat jotzen diren arrazetakoak dira.

81 egun edo gehiago beterik dituztenean hilko dira oilaskoak.

Bizitzako 6. astetik aurrera, hegaztiek aukera izanen dute egunean eremu librera etenik gabe ateratzeko, eta horko azalera, gehienbat landarez estalia, bi metro koadrokoa izanen da gutxienez oilasko bakoitzeko.

Gizentzeko aldian erabiliko den pentsuaren elikadura formularen %70 zereala izanen da gutxienez.

Oilategiak parkera ateratzeko behar adina tranpol izanen ditu.

7.5. Askatasun osoz hazitako landakoa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Kontseiluaren 1234/2007 (EE) Erregelamendua garatzen dituzten arauak ezartzeko Batzordeak 2008ko ekainaren 16an emaniko 543/2008 (EE) Erregelamenduaren V. eranskineko e) puntuan jasotako baldintzak betetzea, etxeko hegaztien haragia merkaturatzeari dagokionez.

"Landako tradizionala"-ren baldintza berak; hegaztiek egunez azalera mugagabeko aire zabaleretara etengabe ateratzeko aukera izatea da desberdintasun bakarra.

8.–Garraioa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategitik hiltegirainoko garraioa hegazti bizien garraiora egokitutako ibilgailuetan eginen da, garraioan animalien ongizatea zaintzeari buruzko araudiak ezarritako dentsitateak betez.

Zamatzearen gehi garraioaren gehieneko iraupena 4 ordutik beherakoa izanen da. Hainbat ustiategitatik jasotzen badira, loteek behar bezala identifikatuta eta bereizita egon behar dute.

9.–Hiltzea.

Produkzio integratuko operadore gisa erregistratutako hiltegi baimenduetan eginen da beti hilketa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Adina: ez 56 egun bete baino lehen.

Kanala ordu batean <10 ºC hoztea gehienez. Ondoren 3 orduan <4 ºC hoztea gehienez.

Kanalen gainazalean kondentsazioa saihestea.

Kanala 4 ºC-tik beherako tenperaturan hoztea 2 ordu baino gutxiagoan.

4 ordutik gorako hiltegietarako garraioak.

Hilketan intsentsibilizazio metodorik ez erabiltzea.

Murgiltze bidezko hoztea debekaturik.

Kanalen izoztea.

10.–Ontziratze-etiketatzea.

10.1. Produktuaren prestaketa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

PIko operadore gisa baimendutako hiltegietako egokitze geletan.

Zatitzeen edo prestatutako produktuen kasuan, ontziratuta eta etiketatuta aurkeztu behar dira.

Banan-banan identifikatzen dira kanalak, zatitzeak edo prestatutako produktuak, zein bere ontzian, halako eran non jatorrizko ustiategiaren eta produkzio sistemaren trazabilitatea mantenduko baita bukaerako kontsumitzailearengana ailegatu arte.

Batzordeak onetsitako diseinua duen etiketa, ondokoari buruzko gutxieneko informazioa dakarrena: hazteko sistema, hiltzeko gutxieneko egunak, janarian dagoen zerealen gutxieneko portzentajea.

"Produkzio integratuko oilasko" gisa definitutakoarekin bat ez datorren edozein kanal edo zatitze ontziratzea.

10.2. Bukaerako produktuaren ezaugarriak.

NAHITAEZKOA

DEBEKATUA

Kanal osoa. Kanalaren pisua: 1,4-3,5 kg.

Behar bezala ontziratutako eta etiketatutako zatitzea edo prestatutako produktuak.

Hegaztien ekoizpen integratutik soilik datorren haragiarekin egindako produktu prestatuak (saltxitxak, hanburgesak, nuggetak...).

Ezarritako tartea baino pisu handiagoak edo txikiagoak.

"A" ez diren merkataritzako kategoriak.

Lumatze partziala.

Gantz metaketa ezohikoak edo neurrigabeak.

Produkzio integratutik ez datorren haragiarekin nahastutako prestatuak.

11.–Trazabilitatea.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategitik ateratzen denetik, oilaskoen lotea Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorreko (REGA) zenbakiarekin eta irteeraren orduarekin identifikatzen da.

Hiltegian hauek erregistratzen dira: hegaztien loteak, iristeko ordua, hiltzeko ordua eta hilketaren hurrenkera. PIko oilaskoen lote bakoitzaren trazabilitate osoa mantenduko da hiltzeko, prestatzeko, hozteko eta amaierako produktua egokitzeko prozesu osoan.

Zatitzeen kasuan, lote bakoitzeko kanalaren eta dagokion zatitzearen arteko trazabilitatea bermatuko duen erregistro sistema bat ezarriko da.

Banan-banan identifikatzen dira kanalak, zatitzeak edo prestatutako produktuak, zein bere ontzian, halako eran non jatorrizko ustiategiaren eta produkzio sistemaren trazabilitatea mantenduko baita bukaerako kontsumitzailearengana ailegatu arte.

Kontsumitzaileak produktuaren trazabilitatea jatorrizko ustiategitik begiratu ahal izateko web orria.

Kontsumitzailearengana produktuaren banakako trazabilitaterik gabe iristea.

12.–Saltokiak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Salmenta lerroan gainerakoetatik bereizita agertu beharko du eta produktuaren identifikazioari eutsi beharko zaio.

Produktuak etiketatze egokia izanen du azken kontsumitzailearengana iritsi arte.

Ontzien manipulazioa.

Ontziratu gabe saltzea.

II. ERANSKINA.–ARRAUTZETARAKO HEGAZTIEN PRODUKZIO INTEGRATUAREN ERREGELAMENDU TEKNIKOA

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren 2024/03/20ko 163/2024 Ebazpenaren bidez onartua.

3. BERTSIOA (BATZORDE KOORDINATZAILEAREN ALDAKETA, 2024/02/27)

Abere produkzio integratua ohiko abeltzaintzaren eta abeltzaintza ekologikoaren arteko alternatiba bat da, eta honelako abeltzaintza bultzatzen du: bizia eta iraunkorra, ingurunearekiko errespetuzkoa, horretan diharduenarentzat errentagarria eta gizartearen eskaerei erantzuteko modukoa.

Sistema honetan, metodo biologikoak, kimikoak eta bertze edozein produkzio teknika kasu handiz hautatzen eta orekatzen dira, kontuan harturik ingurumenaren babesa, animalien ongizatea, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileen eskakizunak, elikagaien kalitateari eta segurtasunari dagokienez.

Abere produkzio integratuak ez ditu abeltzaintzaren ohiko teknikak baztertzen, praktika berritzaileekin konbinatuta erabiltzen baititu. Baliabideen integrazio horrek produkzio sistema arrazionalago, ingurune naturalarekiko errespetuzkoago eta, azken finean, jasangarriago batera garamatza.

Produkzio integratuaren printzipioak betetzen direla ziurtatzeko, Nafarroako Abere Produkzio Integratuaren Erregistroan inskribatuta dauden operadoreek produkzio sistema horri buruzko gutxieneko ezagutza batzuk izan behar dituzte, edo antolatzen diren prestakuntza prozesuetan parte hartzeko konpromisoa hartu behar dute.

Kontrol eta ziurtapen entitateak, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (INTIA), kontrolatzen du produkzio prozesu guztia, ezarritako kontrol programa bati jarraikiz.

Era berean, operadoreek (ustiategiak eta sailkapen zentroak) ustiapen koaderno bat bete behar dute. Koadernoan hauek jasoko dira: ukitutako ustiategia, pabiloien datuak, egindako eragiketak (tratamenduak eta profilaxia), sarreraren eta irteeraren erregistroak, trazabilitatea, baita aipatzekoa den produkzioaren arloko bertze edozein ekintza esanguratsu ere; hori guztia, agiri honetako arau teknikoekin eta teknikari eskudunek (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua edo INTIA) ematen dituzten jarraibideekin bat.

Ustiapen koadernoak eguneratuta egon beharko du, eta oharrak jarduera egin eta astebete iragan baino lehen jaso beharko dira.

Koadernoak eskura egon beharko du, kontrol eta ziurtapen entitateak edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko teknikariek berrikusi ahal izan dezaten.

AURKIBIDEA

1.–Animalien baldintzak.

1.1. Jatorria.

1.2. Arrazak.

1.3. Identifikazioa.

2.–Hazkuntza eta instalazioak.

2.1. Erregistroak.

2.2. Instalazioen ezaugarriak.

2.3. Prestaketa lanak.

2.3.1. Errute eta hazkuntza pabiloietan.

2.3.2. Parke eremuetan.

3.–Animalien ongizatea.

4.–Elikadura.

4.1. Erregistroak.

4.2. Aurrerakoen hazkuntzarako etapa.

4.3. Erruteko etapa.

5.–Tratamenduak eta profilaxia.

5.1. Erregistroak.

5.2. Tratamenduak eta profilaxia.

5.3. Osasun programa.

6.–"Instalazioetako" hondakinen kudeaketa.

6.1. Simaurtegien kudeaketa.

6.2. Tratamenduetako hondakinen kudeaketa.

6.3. Gorpuen kudeaketa.

7.–Arrautzak produzitzeko sistema.

7.1. Baldintza komunak.

7.2. Lurrean hazitako oiloen arrautzak.

7.3. Landako oiloen arrautzak.

8.–Garraioa, kontserbazioa eta banaketa.

9.–Arrautzak sailkatu eta etiketatzea.

9.1. Erregistroa.

9.2. Bukaerako produktuaren ezaugarriak.

9.3. Arrautzen eta ontzien etiketatzea.

10.–Saltokiak.

11.–Trazabilitatea.

ARRAUTZETARAKO HEGAZTIEN PRODUKZIO INTEGRATUA

1.–Animalien baldintzak.

Erregelamendu tekniko honi dagokionez, "arrautzetarako oiloak" hauek izanen dira: arrautzak erruteko helduak diren Gallus gallus espezieko oiloak, inkubatzeko ez diren arrautzak ekoizteko hazitakoak.

Ondoko laukietan agertzen dira produkzio integratuaren metodoaren bidez ekoizten diren arrautzetarako oiloek, instalazioek eta bukaerako produktuek bete beharreko ezaugarri nagusiak:

1.1. Ustiategiak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Abeltzaintzako ustiategiak Nafarroan egonen dira kokaturik, eta Abeltzaintzako Ustiategien Erregistro Orokorrean (REGA) eta produkzio integratuko ustiategien erregistroan erregistraturik.

Ustiategi tradizionalak izan behar dute. Ustiategi tradizionalek baldintza hauek bete behar dituzte:

–Arrautzetarako 20.000 oilo baino gutxiagoko errolda izatea.

–Batik bat familiako eskulana erabiltzea.

Landako oiloen pabiloien gehieneko tamaina 8.000 oilokoa izanen da, pabiloi bakoitzean adin lote bakarra izanen da beti, eta "dena barruan, dena kanpoan" sistema erabiliko da. Ustiategi batek ekoizpen pabiloi edo lote bat baino gehiago izaten ahalko ditu, baldin eta 20.000 oilo baino gehiago ez baditu.

Ustiategi osoak "dena barruan/dena kanpoan" sistema erabiltzea, hustuketa sanitarioa eraginkorragoa izateko.

1.2. Arrazak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Lote bakoitza leinu bakarrekoa edo leinuen gurutzatze bakarrekoa izanen da, eta beti dagokion ziurtagiria izanen du.

Albaitarien txertaketa ziurtagiriak.

Batzordeak onartutako inkubazio zentroek emanak.

Leinuaren ziurtagiririk gabe.

1.3. Identifikazioa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Arrautzak eta bilgarriak identifikatuko dira, ustiategia eta hazkuntza sistema adieraziz, indarreko araudian zehazten den moduan.

2.–Hazkuntza eta instalazioak.

2.1. Erregistroa.

Ustiategiak animaliak eta arrautzen mugimenduak erregistratuko ditu.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategiek abeltzaintzako ustiategien erregistroan inskribatuta egon beharko dute.

Dagokien jarduera sailkatuaren lizentzia izanen dute edo 148/2003 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean aipatzen den abeltzaintzako instalazioen erregistroan izena emanda egonen dira.

Arrautzek ustiategitik sailkapen zentrora egiten dituzten mugimenduen erregistroa:

–Entregatutako arrautzak (data eta kopurua).

–Produkzio sistema.

–Lotea, bidezkoa bada.

Sailkapen zentroa ustiategian bertan.

2.2. Instalazioen ezaugarriak.

Animalien kokaleku diren instalazioek higiene eta osasun baldintza egokiak izan behar dituzte eta indarrean dagoen animalien ongizateari buruzko araudia arretaz beteko da.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Aurrerakoen hazkuntzako eremuaren, errute eremuaren eta sailkapen zentroaren arteko banaketa fisikoa.

Ustiategiaren eta sailkapen zentroaren arteko distantziak gehienez 180 km-koa izan behar du.

Instalazioak hesiturik egonen dira eta, sarbideetan, ustiategira sartzen diren edo handik ateratzen diren ibilgailuei gurpilak behar bezala desinfektatzen zaizkiela bermatzeko ekipo egokiak izanen dituzte.

AID programa bat (arratoi eta intsektu hilketa, desinfekzioa) deskribaturik izatea, edo enpresa espezializatu baten zerbitzua kontratatzea.

Bisitarientzako arropa esklusiboa.

Bisiten erregistroa.

Lehendik dauden ustiategiak egokitzea, pentsua ustiategiko hesiaren kanpoaldetik deskargatu ahal izateko.

2.3. Prestaketa lanak.

2.3.1. Erruteko eta aurrerakoen hazkuntzako pabiloietan.

Produkzio ziklo bat bukatzen denean, beharrezko lanak eginen dira pabilioia hurrengo hazialdia hasteko egoera ezin hobean egon dadin.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Animaliak sartu aurretik, pabiloia garbitu eta desinfektatuko da, eta salmonella kontrolak edo indarreko legeriak ezarritako beste batzuk eginen dira.

Pabiloian animalia biziak daudenean, edontziak, janontziak eta instalazioetako gainerako materiala ahalik eta garbien mantenduko dira.

2.3.2. Parke eremuetan.

Produkzio ziklo bat bukatzen denean, parkeak hurrengo hazialdia hasteko egoera ezin hobean egon daitezen beharrezko lanak eginen dira.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Errute ziklo bat bukatu ondoren, edo txandaka bestela, parkea erabat hustuko eta garbituko da, eta pabiloitik gertu dauden eremuak eta tresnak desinfektatuko dira, eta intsektuak hilko.

Jarduketa horiek guztiak ustiategiaren koadernoan jasoko dira, erabilitako produktuak zehaztuz.

Fitosanitarioen txartela.

Adin desberdinetako animaliak batera dituzten errute pabiloiak.

3.–Animalien ongizatea.

Pabiloia betetzeko unean, oiloen deskarga eta sarrera zuzen egitean arreta handia jarriko da.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Abeltzaintzako ustiategietako abereak babesteari buruzko martxoaren 10eko 348/2000 Errege Dekretuan xedatutakoa bete beharko da.

Oilo guztiak gutxienez egunean behin ikuskatu behar dira.

Zarata maila ahalik eta apalena izanen da.

Argiztatzea homogeneoa izanen da, eta bide emanen du oiloak garbi ikusteko eta horiek beren jarduerak normaltasunez egiteko.

Zaintzaileak hegaztiak ikuskatzeko unean, gutxienez 25 lux eduki beharko dira argi naturaleko aldietan, hegaztien begien altueran neurtuta, eta azalera erabilgarriaren %80 argiztatuko dute gutxienez.

Argiztatze erregimena 24 ordukoa izanen da, gutxienez 8 orduko ilunaldia barne. Argia apaltzen denean, hegaztiak asaldurarik eta zauririk gabe instalatzeko behar besteko ilunantza tarte bat errespetatuko da.

Lokalak, ekipoak eta lanabesak maiz garbitu eta desinfektatuko dira, eta hustuketa sanitarioa egiten den guztietan, oilo lote berri bat ailegatu baino lehen. Oilategiak okupaturik dauden bitartean, horien azalera eta instalazio guztiak behar bezain garbi eduki behar dira.

Etzalekuen eremuak kontserbazio egoera onean mantendu behar dira, soberako hezetasunik gabe. Hiltzen diren oiloak egunean bertan kenduko dira.

Hazteko sistemak behar bezala egokiturik egonen dira, oiloek ihes egitea saihesteko.

Aireztapen natural egokia, leiho, argi-zulo, tranpol eta abarren azalera oilo bakoitzeko 50 zentimetro koadrokoa izanik, edo,

Aireztapen artifiziala edo behartua, gutxieneko emaria 5 m³/h-koa izanen da pisu biziaren kg bakoitzeko. Aireztapen behartuaren kasuan, larrialdietarako sistema bat eta alarmarako bertze bat.

Gasen gehieneko mailak pabiloien barrenean:

–NH3 <15 ppm.

–CO2 <2.500 ppm.

Hozte sistema.

Oiloen muda behartua debekatuta dago.

4.–Elikadura.

4.1. Erregistroak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Elikagaien sarrera erregistratuko da, eta honako hauek jasoko dira:

–Albaranaren edo fakturaren zenbakia.

–Erabilitako pentsu partidaren formula.

–Pentsu mota.

–Pentsuaren entregaren eta fabrikazioaren data.

Pentsuen osaeraren etiketa urte batez gordetzea.

Pentsuak animalia gantzik ez duela dioen ziurtagiri bat, fabrikatzaileena.

4.2. Aurrerakoen hazkuntzaren etapa (jaiotzatik errute fasera arte).

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Pentsu horren osaera oiloek beren garapen fase bakoitzean dituzten beharretarako egokia izanen da:

–Zereal edukia, gutxienez: %50.

–Arto edukia, gutxienez: errazio osoaren %20.

–Animalia irin eta gantzik ez izatea.

Animalia irin eta gantzak.

4.3. Erruteko etapa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Pentsu horren osaera oiloek beren garapen fase bakoitzean dituzten beharretarako egokia izanen da:

–Zereal edukia, gutxienez: %60.

–Arto edukia, gutxienez: errazio osoaren %30.

–Animalia irin eta gantzik ez izatea.

Animalia irin eta gantzak.

Koloragarri sintetikoak.

Koltza oleina eta olio nahasketak.

5.–Tratamenduak eta profilaxia.

5.1. Erregistroak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategiek tratamenduen liburu ofiziala bete behar dute.

5.2. Tratamenduak eta profilaxia.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Sendagaiei buruzko araudia betetzea.

Ustiategi guztiek albaitari arduradun bat izanen dute esleiturik. Hori ustiategian egiten diren tratamendu eta profilaxi guztiez arduratuko da.

Tratamendu bakar bat ere ez ematea.

Aurrerakoen hazkuntzako hegaztiei sendagai tratamenduak egitea, salbu eta nahitaezko txertaketa eta desparasitazio tratamenduak eta ustiategiaren profilaxiaz arduratzen den albaitariak berariaz gomendatzen dituenak.

5.3. Osasun programa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategiko osasunaz arduratzen den albaitariak deskribaturiko osasun programa bat izatea, zeinetan honako hauek zehaztuko diren: txerto plana, desparasitazioak, etab.

AID programa bat izanen du (arratoi eta intsektuak hiltzea eta desinfektatzea) edo enpresa espezializatu baten zerbitzua kontratatuko du.

6.–Hondakinen kudeaketa.

Hondakinen kudeaketari dagokionez, indarreko araudia bete beharko da eta, posible den neurrian, ustiategian bertan erabiliko dira, baldintza egokietan.

6.1. Simaurtegien kudeaketa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

EZ GOMENDAGARRIA

Hondakinak kudeatzeko plan bat izatea, non, gutxienez, honako hauek zehaztuko baitira:

–Instalazio orokorrak.

–Biltegiratzeko lekuak eta mekanismoak.

–Hondakinak maneiatzeko makinak eta lanabesak.

–Abeltzaintzako hondakinen maneiua:

• Ustiategian.

• Ustiategitik kanpo.

12 hilabetekoak biltzeko adinako edukiera.

Simaurtegi estalia.

Konpostajea.

Hondakinak nekazaritza erabilerarako baliatzea, ustiategian bertan edo ustiategi hurbiletan.

Hondakinak distantzia luzeetara garraiatzea, enpresa espezializatuen kasuan izan ezik.

6.2. Tratamenduetako hondakinen kudeaketa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Sendagai tratamenduetako hondakinak kudeatzeko berariazko zerbitzu bat kontratatzea.

Hondakin horiek zaborra biltzeko hiri sarean ezabatzea.

6.3. Gorpuen kudeaketa.

Indarra duen araudia bete beharko da gorpuen kudeaketari dagokion orotan.

7.–Arrautzak produzitzeko sistema.

Produkzio integratuaren barruan, Europako araudian araututa dauden 2 produkzio sistema onartuko dira (lurrean haztea eta landan haztea).

7.1. Baldintza komunak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

1.–Instalazioak indarreko araudiari jarraituz ekipatu behar dira, arrautzetarako oilo guztiek ondokoa izan dezaten:

a) Luzetarako janontziak, hegazti bakoitzeko gutxienez 10 zentimetroko luzerakoak, edo janontzi zirkularrak, hegazti bakoitzeko gutxienez 4 zentimetroko luzerakoak.

b) Edontzi jarraituak, oilo bakoitzeko gutxienez 2,5 zentimetroko luzerakoak, edo edontzi zirkularrak, oilo bakoitzeko gutxienez 1 zentimetroko luzerakoak.

Gainera, edontziak ahokoak edo katilu formakoak badira, hamar oiloko bat egon beharko da gutxienez. Konexioak dituzten edontzien kasuan, oilo bakoitzak bi ahoko edo katilu formako edontzi izanen ditu eskura gutxienez.

c) Zazpi oilorentzat habia bat gutxienez. Habia kolektiboak erabiltzen direnean, gutxienez metro koadro bateko azalera aurreikusi behar da, gehienez 120 oilorentzat.

d) Kota egokiak, ertz zorrotzik gabekoak eta oiloko gutxienez 15 zentimetroko tartekoak. Kotak ez dira etzalekuaren gainean jarriko. Horrez gain, koten arteko distantzia horizontala 30 zentimetrokoa izanen da, eta kotaren eta hormaren artekoa 20 zentimetrokoa gutxienez.

e) Etzalekuak oilo bakoitzeko 250 zentimetro karratuko azalera izanen du gutxienez. Etzalekuak zoruaren azaleraren heren bat hartu beharko du gutxienez.

2.–Instalazioen zoruak hanka bakoitzaren aurreko behatz bakoitzari behar bezala eusteko moduan eraikita egon beharko du.

7.2. Lurrean hazitako oiloen arrautzak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Aurreko baldintzez gain, Arrautzak Merkaturatzeko Arauei buruzko Batzordearen 589/2008 (EE) Erregelamenduaren II. eranskineko 2. puntuan jasotako baldintzak bete behar dituzte.

A) Oilo erruleei maila desberdinen artean askatasunez mugitzeko aukera ematen dieten hazkuntza sistemetarako:

1. Maila gainjarrien kopurua 4ra mugatzen da.

2. Mailen arteko altuera librea 45 zentimetrokoa izanen da gutxienez.

3. Oilo guztiek eskuragarritasun bera izateko moduan banatu beharko dira janontziak eta edontziak.

4. Zirinak beheko mailetara erortzea eragozteko moduan kokatuta egonen dira mailak.

B) Oilo erruleak kanpoaldeko espazioetara atera daitezkeenean:

1. Irteerako tranpol batzuek kanpoaldera joatea ahalbidetu beharko dute zuzenean. 35 zentimetroko garaiera eta 40 zentimetroko zabalera izan beharko dute gutxienez, eta eraikinaren luzera osoan banatu beharko dira. Nolanahi ere, guztira 2 metroko zabalerako irekidura bat egonen da 1.000 oiloko talde bakoitzeko.

2. Kanpoko espazioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Edozein kutsadura mota saihesteko, azalera egokia izan behar dute, okupatzen dituzten oiloen dentsitateari eta zoru motari dagokienez.

b) Eguratsaz eta harrapariez babesteko aterpeak eta, hala badagokio, edontzi egokiak.

c) Hegaztien dentsitateak azalera erabilgarri metro karratuko bederatzi oilo errulekoa izanen da gehienez.

7.3. Landako oiloen arrautzak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Aurreko baldintzez gain, Arrautzak Merkaturatzeko Arauei buruzko Batzordearen 589/2008 (EE) Erregelamenduaren II. eranskineko 1. puntuan jasotako baldintzak bete behar dituzte.

Oiloek egun osoan aire zabaleko gune batera joateko aukera izan behar dute. Gune hori landarediz estalita egonen da gehienbat.

Oilo bakoitzeko 4 metro koadroko azalera gutxienez. Azalera konputagarri osoa pabiloitik hurbilen dagoen irteerako tranpoletik 150 metro baino gutxiagora egonen da, salbuespen justifikaturik izan ezean.

Oilo bakoitzeko 0,2 metro koadroko itzal azalera gutxienez.

Parkeetarako irtetea, beranduenez, 25 aste betetzen dituztenean.

8.–Garraioa, kontserbazioa eta banaketa.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategitik sailkapen eta ontziratze zentrorainoko garraioa ibilgailu isotermo edo hoztuetan eginen da.

Jasotzeko ibilbidearen iraupena 6 ordutik beherakoa izanen da. Hainbat ustiategitatik jasotzen badira, loteek behar bezala identifikatuta eta bereizita egon behar dute.

Ustiategiko bilketa egunerokoa ez bada, ustiategiak biltegiratzeko lokal bat izanen du. Bertan, arrautzak gehienez 20 ºC-ko tenperaturan gordeko dira.

Arrautzak 20 ºC-tik beherako tenperaturan kontserbatuko dira banatu arte.

Arrautzak ibilgailu isotermoen edo hoztuen bidez garraiatuko dira saltoki edo salmenta guneetara.

Garraioan bat-bateko tenperatura aldaketak saihestuko dira.

Ibilgailu hoztuak.

9.–Arrautzak sailkatu eta etiketatzea.

9.1. Erregistroa.

Arrautzak sailkatzeko zentroak arrautzen sarrera-irteerak erregistratuko ditu.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Produkzio integratuko arrautzak sailkapen zentro baimendu batean sailkatuko dira. Zentro horrek dagokion osasun erregistroa izanen du eta produkzio integratuko erregistroan alta emanda egonen da.

Sailkapen zentroa produkzio ustiategian bertan.

Hainbat ustiategitako arrautzak sailkatzen dituzten sailkapen zentro kolektiboak abeltzaintzako ustiategietatik aparte kokatuko dira. Abeltzaintzako ustiategian badago, ustiategiko bertako arrautzak baino ezin ditu sailkatu.

Sailkapen zentroak Nafarroako Foru Komunitatean kokatuko dira. Arau hau onartzen denetik 4 urteko bitarteko aldian, sailkapen zentroak Nafarroatik kanpo kokatuta egoten ahalko dira.

Arrautzek ustiategitik sailkapen zentrora egiten dituzten mugimenduen erregistroa:

–Jatorrizko ustiategia.

–Entregatutako arrautzak (data eta kopurua).

–Produkzio sistema.

–Lotea, bidezkoa bada.

Arrautzen irteeraren erregistroa: (Data, lotea, zenbakia, bezeroa).

9.2. Bukaerako produktuaren ezaugarriak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Dagokion osasun erregistroa duen arrautza sailkatzeko zentro baimendu batean sailkatuko da.

Arrautza indarrean dagoen legeriaren arabera markatuko da.

A kategoriakoak bakarrik onartzen dira.

Oskol beltzarana.

Paketatzeko unean, errun direnetik gehienez 4 egun izan beharko dituzte.

53 gramoko gutxieneko pisua.

Ontziratzean 75 Haugh unitate gutxienez.

Gorringoaren kolorazioa 9 eta 12 artekoa Roche eskalan.

Ontziratzean %1etik beherako haustura ehunekoa.

Arrautzan gutxieneko iraupenaren edo kontsumo lehenetsiaren data jartzea.

Banaka markatu gabeko arrautzak saltzea.

9.3. Arrautzak eta ontziak etiketatzea.

Ontziratzea eta etiketatzea horretarako baimendutako sailkapen aretoetan eginen da beti. Bertan, arrautza eta ontziak banaka identifikatuko dira.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Produkzio integratuaren araudiari jarraituz diseinatutako etiketa. Ontzietan jarriko da.

6 edo 12 unitateko erabili eta botatzeko kutxatiletan aurkeztuko dira.

Arrautza kutxatila zigilatuak.

10.–Saltokiak.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Salmenta lerroan gainerakoetatik bereizita agertu beharko du eta produktuaren identifikazioari eutsi beharko zaio.

Produktuak etiketatze egokia izanen du azken kontsumitzailearengana iritsi arte.

Ontzien manipulazioa.

Ontziratu gabe saltzea.

11.–Trazabilitatea.

NAHITAEZKOA

GOMENDAGARRIA

DEBEKATUA

Ustiategitik irteten denetik, arrautza lotea ustiategiaren datuak, lote zenbakia eta errute data jarriz identifikatzen da.

Produkzio integratuko operadoreen arteko arrautza mugimenduak idatziz jasoko dira, merkaturatu arteko trazabilitatea bermatzeko.

Sailkapen zentroan arrautzak banaka identifikatzen dira, jatorrizko ustiategiaren trazabilitatea mantentzeko azken kontsumitzailearengana iritsi arte.

Kontsumitzaileak arrautzen trazabilitatea begiratu ahal izateko web orria.

Kontsumitzailearengana produktuaren banakako trazabilitaterik gabe iristea.

Iragarkiaren kodea: F2404845