76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

20/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Nafarroako boluntarioaren sarirako deia egiten duena 2024. urterako.

Nafarroako Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legearen 15. artikuluak ezartzen duenez, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren iritzian oinarrituta, urtero emanen du Nafarroako boluntarioaren saria.

Azaroaren 28ko 279/2023 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako boluntarioaren saria arautu zen, eta sari deialdirako arauak ezarri ziren.

4. artikuluak ezartzen duenez, sariaren deialdia urtero eginen da, boluntariotza koordinatzeko arloan eskumena duen departamentuko titularraren foru agindu bidez; deialdian zehaztuko dira hautagaitzak aurkezteko epea eta saria emateko prozedura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 238/2023 Foru Dekretuari loturik,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako boluntarioaren sarirako deia egitea 2024. urterako.

2. Onestea Nafarroako boluntarioaren 2024ko saria nola eman arautzeko oinarriak, zeinak foru agindu honi erantsi baitzaizkio.

3. Foru agindu hau eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2024ko martxoaren 27an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

NAFARROAKO BOLUNTARIOAREN 2024KO SARIRAKO OINARRI ARAUTZAILEAK

1.–Xedea eta helburua.

1. Deialdi honen xedea da oinarriak ezartzea Nafarroako boluntarioaren 2024ko saria emateko.

2. Sari horren helburua da jendaurreko aintzatespena egitea boluntariotzaren arloan gailendu den pertsona fisiko edo juridiko bati, boluntariotzan arduraz aritzeagatik edo boluntario jardunean gizartearentzako eredu izateagatik, edo boluntariotzako jarduketek garrantzi berezia izateagatik.

2.–Hautagaitzak aurkeztea.

2.1. Nafarroako boluntarioaren 2024ko sarirako hautagaitzak oinarri hauen I. eranskineko formularioaren bidez eginen dira.

Edozein pertsona fisiko edo juridikok aurkezten ahalko ditu hautagaitzak, eta jasota utzi beharko da zein pertsona fisiko edo juridikoren hautagaitza aurkezten den.

Pertsona fisikoek hautagaitzak nola aurkeztu aukeratu dezakete: aurrez aurre, Nafarroako Gobernuaren herritarren arretarako bulegoetan –Iruñean (Orreaga etorb. 11) edo Tuteran (Foruen plaza 5 eta 6)–, edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, Estatuko Administrazio Orokorraren, autonomia erkidegoen eta Toki Administrazioa eratzen duten erakundeen gainerako erregistroetan; edo modu elektronikoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluaren arabera, Nafarroako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxaren bidez, esteka honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/boluntarioaren-saria

Pertsona juridikoek, aldiz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2.a) artikuluan jasotakoaren arabera, modu elektronikoa erabili behar dute nahitaez, Nafarroako zerbitzuen atarian argitaratutako fitxaren bidez, esteka honetan:

https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/boluntarioaren-saria

2.2. Hautagaitzak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik.

3.–Memoria eta agiriak.

3.1. Hautagaitzarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) I. eranskina: hautagaitza aurkezteko formularioa, non adierazi beharko baitira hautagai izateko aurkezten den pertsona fisiko edo juridikoaren izen-abizenak eta harremanetarako datuak.

b) II. eranskina: merezimenduak azaltzeko memoria (1.000 hitz gehienez), delako pertsonaren edo entitatearen hautagaitza aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainontzeko informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartuko diren merezimenduen frogagarri.

c) III. eranskina: atxikimenduaren adierazpena. Nahi izanez gero, hautagaitzaren aldeko gutunak aurkezten ahalko dira.

d) Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.

3.2. Merezimenduen memorian adierazten ez diren datuak ezin izanen dira baloraziorako kontuan hartu.

4.–Hautagaitzaren akatsak zuzentzea.

Hautagaitzak erabat osatu gabe aurkezten badira, edo behar den agiri guztiak eransten ez badira, Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak interesdunei errekerimendua eginen die bost egun balioduneko epean akatsa zuzen dezaten edo falta diren nahitaezko agiriak gehitu ditzaten, eta adieraziko die ezen, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten dutela ondorioztatuko dela, aurretik behar den ebazpena emanik.

5.–Saria emateko irizpideak.

Kontuan hartuko da boluntario jardunak zein neurritan diren gizartearentzako eredugarriak edo zein neurritan gailendu diren, eta horri erreparatuta, honako irizpide hauei jarraituko zaie saria emateko:

a) Gizarte konpromisoaren ikuspegitik garrantzi handiko ekintza puntualak egitea.

b) Boluntariotzaren zenbait arlotan egindako ibilbidea.

c) Saria jasotzeko hautagai den boluntarioa gizarte-bazterketa arriskuan edo egoera sozial zaurgarrian dagoen sektore batekoa izatea, orain arte boluntario jarduketen hartzaile izandakoa, eta orain jarduketen eragile bihurtu izana.

d) Boluntariotza bultzatzen duten jarduketak egin izana.

e) Boluntariotzaren arloan, bestelakoetan edo arlo atipikoetan garatutako ekimenak, jarduketak edo praktika berritzaileak, edo bidea ematen dutenak desgaitasuna duten pertsonek jarduera boluntarioak gara ditzaten.

f) Ekimen eta ekintza eredugarriak dituzten ibilbideak, aitortza publikoa merezi dutenak, bai izan duten garrantzi eta oihartzunagatik, bai eta Nafarroaren irudia nazioartean proiektatzeagatik ere, boluntariotzaren arloan.

g) Hautagaiaren boluntario jardunaren eragina eta oihartzuna, hartzaileen bizi-baldintzak hobetzeari dagokionez. Bereziki baloratuko da boluntario jardunak Nafarroako Foru Komunitatean izatea eragina eta oihartzuna.

h) Honako hauei laguntzeko boluntariotza ekintzak garatu izana: emakumeen eta gizonen berdintasunaren sustapena; emakume eta neskatoen ahalduntzea; emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa; maskulinitate berdinzaleak, diskriminaziorik eza, gizarte-inklusioa eta elkartasuna bultzatzeko ekintzen sustapena, eta giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen sustapena eta sendotzea.

i) Pertsona juridikoen kasuan, kontuan hartuko da programatu dituzten boluntario jarduerak garatzean kolektibo eta pertsona boluntarioak inplikatu diren.

j) Boluntario jardunean sortutako aliantzak.

6.–Saria emateko prozedura.

6.1. Oinarri hauen 6.2 oinarriarekin bat, batzorde tekniko bat eratuko da, eta hark begiratuko du jasotako proposamenak egokiak diren, hots, bat datozen oinarri hauekin, aurreko oinarriko irizpide orokorrekin eta Nafarroako boluntarioaren saria eta aitortza berezia arautzen dituen azaroaren 28ko 279/2023 Foru Dekretuaren 5. artikuluan adierazitakoekin. Batzorde horrek 10 proposamen hautatuko ditu gehienez ere, eta aholku batzordeari helaraziko dizkio, aztertu eta balora ditzan.

6.2. Honako hauek osatuko dute batzorde teknikoa:

–Itziar Ayerdi Fernández de Barrena, Gobernu Irekiaren eta Herritarrentzako Arretaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Ana Etxaleku Castaño, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua.

–Virginia Moneo Cornago, Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atalari atxikitako funtzionarioa.

–María Teresa López Morentin, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuari esleitutako berdintasuneko teknikaria.

–Andoni Majo Cacho, Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren idazkari nagusia.

–David Arranz Álvarez, Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren kidea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren aldetik.

–Agustín Otazu Elcano, Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren kidea Landa Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren aldetik.

6.3. Nafarroako boluntarioaren sarirako aholku batzordearen osaera honelakoa izanen da: batzordeburu bat, bederatzi batzordekide eta idazkari bat.

6.4. Nafarroako boluntarioaren sarirako aholku batzordeko burua izanen da Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako zuzendari nagusia. Batzordeburuak honako eginkizun hauek izanen ditu: batzordeari ohiko bilkurarako edo bilkura berezirako deia egitea, bilkurak modu egokian garatzen direla eta agindu honetako xedapenak zuzen aplikatzen direla zaintzea, eta batzordearen osoko bilkuretan izaten diren eztabaidak moderatzea eta adostasunerako bide ematea.

6.5. Honako hauek izanen dira batzordekideak:

–Begoña Echeverría Beroiz, Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren kidea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren aldetik.

–Israel Medina Pascual, Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren kidea Nafarroako Gazteriaren Institutuaren aldetik.

–Irma Iglesias Ordoño, Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren kidea Osasun Departamentuaren aldetik.

–María Camino Barcenilla Tirapu, Boluntariotzaren Mahai Teknikoaren kidea Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuaren aldetik.

–Rosa Jaso Litago, JPI Consultores-en aldetik.

–Juan Jesús Echaide Baigorri, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko kidea.

–David Pérez de Ciriza Eslava, CPENeko kidea (Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa).

–Begoña Pérez Eransus, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko errektoreordea.

–Alfredo Casares Corrales, Periodismo Constructivo institutuko zuzendaria.

6.6. Nafarroako boluntarioaren sarirako aholku batzordeko idazkaria Ana Etxaleku Castaño izanen da, Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Ataleko burua; botoa eta hitza izanen ditu, eta batzordeko kideei laguntza eman beharko die beren eginkizun eta betebeharrak zuzen bete daitezen.

6.7. Batzorde teknikoak proposatutako hautagaitzak aztertu beharko ditu aholku batzordeak, eta hautagaitza bakoitza baloratu, alegatutako merezimenduen arabera eta oinarriotako 5.ean saria emateko ezarri diren irizpideen arabera. Batzordeak finalista diren hamar hautagaitzak banan-banan puntuatuko ditu, 50 punturekin gehienez ere, baloratutako merezimenduen arabera eta oinarriotan ezarritako irizpideekin bat.

6.8. Hautagaitza bakoitzari puntuak emateko, honako prozedura hau erabiliko da:

a) Aholku batzordeko kide bakoitzak bi boto ematen ahalko dizkio lehenbiziko posturako aukeratzen duen hautagaitzari, eta boto bat, bigarren posturakorako.

b) Hautagaitza batek gehienez ere lortzen ahal duen boto kopurua honela kalkulatuko da: aholku batzordeko kideak, balorazioa egiteko bilkurara bertaratu direnak, bider kide bakoitzak hautagaitza bakoitzari esleitzen ahal dion gehieneko boto kopurua (2 boto).

c) Hautagaitza bakoitzak lortutako boto kopurua batuko da, eta kalkulatuko da kopuru hori zer ehuneko den, aurreko apartuan azaldutakoaren arabera kalkulatu den gehieneko boto kopuruari dagokionez.

d) Azkenik, hautagaitza batek lor dezakeen gehieneko puntu kopurua (50 puntu) banatuko da, aurreko apartatuan hautagaitza bakoitzak lortutako botoen ehunekoaren arabera, proportzioan. Banaketa horren ondoriozko puntuak bi dezimalekin adieraziko dira.

e) Lortutako puntuazio handienak kontuan harturik, aholku batzordeak Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluari igorriko dio saria emateko proposamena, non gehienez ere hiru hautagaitza proposatuko baitira.

6.9. Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak, aholku batzordeak saria emateko egindako proposamena ikusirik, txosten bat prestatuko du, eta Nafarroako boluntarioaren saria proposameneko hautagaitzetako bati ematea proposatuko du, edo saria eman gabe geldituko dela deklaratuko. Aholku batzordearen irizpidea alde batera utziz gero, Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluak erabaki horren gaineko arrazoiak eman beharko ditu.

6.10. Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak foru dekretu bidez emanen du Nafarroako boluntarioaren 2024ko saria.

7.–Saria.

Saria gizartearen aitortza egiaztatzen duen diploma bat izanen da.

Gainera, Nafarroako Gobernuak esker ona adieraziko dio saridunari jendaurreko ekitaldi batean.

8.–Datuen babesa.

Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak eta 2016ko apirilaren 27ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016/679 Erregelamenduak (EB) ezartzen dutena betez, parte-hartzaileek emandako datuak Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren ardurapeko fitxategi automatizatu batean sartzen ahalko dira, programarekin zerikusia duten eskumenak eta eginkizunak dituzten pertsona eta entitate guztiekin komunikazioak eta informazio trukeak errazteko asmoz. Edozein pertsonak eskubidea du datuetan sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko, tratamendua mugatzeko eta hari dagozkion erabaki automatizatuen aurka egiteko. Horretarako, idatzizko eskaera egin behar dio Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiari.

9.–Antolaketa erantzukizuna.

Lehendakaritzako, Gobernu Irekiko eta Nafarroako Parlamentuarekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiak ebatziko ditu deialdi honen garapenean gertatzen ahal diren gorabeherak eta oinarriotan aurreikusi gabekoak, aplikatzekoak diren arauekin bat. Halaber, ahalmena izanen du oinarri hauen interpretazioari eta aplikazioari dagokienez sortzen diren gorabeheren gainean ebaztezko.

10.–Errekurtsoak.

Nafarroako boluntarioaren sariaren deialdi honen oinarrien kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, baita deialdia aplikatzeko egintzen kontra ere, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA.–NAFARROAKO 2024KO BOLUNTARIOAREN HAUTAGAITZA AURKEZTEKO FORMULARIOA

Izen-deiturak/Entitatearen izena

NANa/IFZ

Helbidea

Herria

PK

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Honako hau ordezkatuz

Bere izenean

Izen-deiturak/Entitatearen izena

NANa/IFZ

Helbidea

Herria

PK

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Honako pertsona edo erakunde hau proposatzen dut saria jaso dezan:

–Hautagaitzaren datuak (pertsona fisikoa).

Izen-abizenak

NANa

Helbidea

Herria

PK

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Web-orria

–Hautagaitzaren datuak (pertsona juridikoa).

Erakundea

IFZ

Helbidea

Herria

PK

Telefonoa

Helbide elektronikoa

Web-orria

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Sinadura:

Datuak babesteko araudiarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak –datuen tratamenduaren arduradun gisa– elkartearen ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak tratatuko ditu, Nafarroako boluntarioaren saria emateko eskaera kudeatu ahal izateko.

Tratamendua legitimatzen duten oinarri legalak dira Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (19.3 artikulua) eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen maiatzaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa.

Datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta departamentuak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean gordeko dira.

Datuak Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuei laga dakizkieke. Datuak lagatzea aurreikusita ez dagoen kasuetan, baimena eskatuko da.

Datuak zuzendu, ezabatu eta eramateko eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu; horretarako voluntariado@navarra.es helbidera idatzi behar duzu, eta mezuaren gaian "datuen babesa" adierazi. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUAK AZALTZEN DITUEN MEMORIA

Hautagaitzaren datuak

Izen-deiturak/Entitatearen izena

NANa/IFZ

Merezimenduak azaltzen dituen memoria. (1.000 hitz gehienez). Azalduko dira pertsonaren edo erakundearen hautagaitza aurkezteko oinarritzat hartu diren merezimendu garrantzitsuak, kontuan hartuta oinarri hauetan ezarri diren balorazio irizpideak.

Erantsitako dokumentazioa (aukerakoa):

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Sinadura:

III. ERANSKINA.–ATXIKIMENDUA ADIERAZTEKO EREDUA. NAFARROAKO BOLUNTARIOAREN 2024KO SARIA

Izen-deiturak/Entitatearen izena

NANa/IFZ

Honako hau ordezkatuz

Bere izenean

Izen-deiturak/Entitatearen izena

NANa/IFZ

Adierazten dut:

Honako hautagaitza hau babesten dudala:

Izen-deiturak/Entitatearen izena

NANa/IFZ

Nafarroako boluntarioaren 2024ko saria jaso dezan, honako arrazoi hauengatik:

.............................................(e)n, 2024ko .....................................aren ........(e)(a)n.

Sinadura:

Datuak babesteko araudiarekin bat etorriz, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuak –datuen tratamenduaren arduradun gisa– elkartearen ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak tratatuko ditu, Nafarroako boluntarioaren saria emateko eskaera kudeatu ahal izateko.

Tratamendua legitimatzen duten oinarri legalak dira Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (19.3 artikulua) eta Elkartzeko Eskubidea arautzen duen maiatzaren 22ko 1/2002 Lege Organikoa.

Datuak aipatu helburua betetzeko behar den denboran edukiko dira, eta departamentuak haien tratamenduaren ondoriozko erantzukizuna izan dezakeen bitartean gordeko dira.

Datuak Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuei laga dakizkieke. Datuak lagatzea aurreikusita ez dagoen kasuetan, baimena eskatuko da.

Datuak zuzendu, ezabatu eta eramateko eta datuak tratatzeari mugak jartzeko edo aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu; horretarako voluntariado@navarra.es helbidera idatzi behar duzu, eta mezuaren gaian "datuen babesa" adierazi. Erantzunarekin ados egon ezean, Nafarroako Gobernuko Datuak Babesteko Ordezkaritzara (dpd@navarra.es) jo daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Bulegora: https://www.aepd.es/.

Iragarkiaren kodea: F2405332