76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, urtarrilaren 31ko 406/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren funtzionarioak izendatu baitziren eta xedatu baitzen bidezkoa dela kontratazioak egitea, zeladore lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren zuzendari kudeatzailearen azaroaren 8ko 2632E/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian (ebazpen horren bidez deialdi batzuk onesten baitira, II. eranskinean zerrendatutako Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetan sartzeko, salbuespenezko merezimendu-lehiaketa bidez), gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du Alfredo Gil Pérez jaunak, urtarrilaren 31ko 406/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren funtzionarioak izendatu baitziren eta xedatu baitzen bidezkoa dela kontratazioak egitea, zeladore lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzura (2024ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 12koa).

Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Iruñean, 2024ko apirilaren 2an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

Iragarkiaren kodea: F2405321