76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

832/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, zeinaren bidez zuzentzen baitira Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak martxoaren 19an emandako 629/2024 Ebazpenean atzemandako akatsak –ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko liburutegiko laguntzaile izateko 4 lanpostu (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak martxoaren 19an emandako 629/2024 Ebazpenaren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko liburutegiko laguntzaile izateko 4 lanpostu (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Txanda irekian onartutako izangaien behin betiko zerrendan María Carmen Munarriz Arrazubi andrea falta dela atzeman da, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat etorriz, bidezkoa da hura zerrendan sartzea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zuzentzea Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak martxoaren 19an emandako 629/2024 Ebazpenean atzemandako akatsa, eta, beraz, María Carmen Munarriz Arrazubi andrea txanda irekian onartutako izangaien behin betiko zerrendan sartzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko liburutegiko laguntzaile izateko 4 lanpostu (B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Bigarrena.–Agindua ematea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin eta epaimahaiburuari aditzera eman dakion.

Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 38.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

Iragarkiaren kodea: F2405313