76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

829/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektronika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urriaren 31n emandako 2320/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektronika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urtarrilaren 15ean emandako 137/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 6an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektronika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko maiatzaren 9an, 10:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 234. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT (ELEKTRONIKA, C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO URRIAREN 31KO 2320/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

ALDAMA JORQUERA, JORGE

BALSEIRO SANTOS, CARLOS ALBERTO

BURDASPAR CELAYA, ANGEL MARIA

CASADO REDIN, JAVIER PABLO

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FERREIRA GOMES, ANTONIO

GALAN AMOR, JOSE

GIL SANCHEZ, IÑIGO

GONZALEZ ELIZALDE, JAVIER IGNACIO

HERNANDEZ RABAL, ANA ISABEL

JIMENO ARZA, MARIA

LARREA ARMAÑANZAS, EDUARDO

MARTIN NAGORE, JUAN MANUEL

MARTINEZ SANCHEZ, IÑIGO

MERINO LOREA, IÑIGO

MONEO SANCHEZ-MARCO, JOSE LUIS

SUESKUN MUZAS, UNAI

VELASCO GARCIA, KOLDO JOSU

VIDONDO PEREZ, CRISTIAN

VILLAR VIDAURRE, ANGEL

YUSTE ANTOLIN, PEDRO MANUEL

–Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

TORRES ECHEGOYEN, ENRIQUE

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: José Jacinto Elizondo Artajo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko Laborategiari Laguntzeko arduraduna.

Ordezko epaimahaiburua: Marta Benito Amurrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Miguel Ángel Esteban Álvarez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektronika).

Ordezko epaimahaikidea: Miguel Campión Arrastia, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko laborategiari laguntzeko arduraduna.

–Epaimahaikidea: José Antonio Solano Solano, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako irakasle teknikoa (Ekipo Elektronikoak).

Ordezko epaimahaikidea: Mikel Huarte Estanga, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakaslea (Sistema Elektronikoak).

–Epaimahaikidea: Joaquín Fuertes Iturria, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektronika).

Ordezko epaimahaikidea: Tomás David Llorente Jiménez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoaren eta Komunikazio Ingeniaritzaren Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektronika).

–Epaimahaikide idazkaria: Gustavo Moreno Tihista, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: José Vicente Aguinaga Zabalza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2405311