76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

828/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Ikus-entzunezkoak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak azaroaren 7an emandako 2351/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Ikus-entzunezkoak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urtarrilaren 15ean emandako 139/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 6an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan OLko kudeaketari izateko lanpostu bat (Ikus-entzunezkoak, B maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko apirilaren 25ean, 12:00etan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 325. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA OL-KO KUDEAKETARI IZATEKO LANPOSTU BAT (IKUS-ENTZUNEZKOAK, B MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO AZAROAREN 7KO 2351/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

ALDAMA JORQUERA, JORGE

AZCONA RETA, MARIA

AZCONA RODRIGUEZ, SANDRA

BELZUNEGUI GARCIA, XABIER

DE LUIS MUNARRIZ, ION

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FERNANDEZ DE MARTIKORENA RODRIGUEZ, IÑIGO

GOROSQUIETA ESTELLA, PATRICIA

HERNANDEZ RABAL, ANA

MERINO LOREA, IÑIGO

MUNARRIZ ARRAZUBI, MARIA CARMEN

PEREZ RUBIO, ISABEL

SANTAFE STEYN, EDAIN

SESMA SARA, JON

TORRES BETANCOURT, ANGIE TATIANA

UGARTE ALBIZU, RAMON JESUS

URTASUN GARRAZA, IÑAKI

YOUNG ZUBIZARRETA, PABLO

–Baztertuak:

Ez egiaztatzeagatik tasaren ordainketatik salbuetsia dagoela gutxienez hilabete bat eramateagatik langabezian deialdia argitaratu zen egunean:

ARRONDO GOMEZ, MIGUEL

JIMENEZ BUESO, VICENTE

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: David Benito Pertusa Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hezkuntzaren Berrikuntzarako Goi Mailako Ikastegiko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Inmaculada Farrán Blanch Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakaskuntzako errektoreordea.

–Epaimahaikidea: Mikel Sagües García, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Mailako Eskola Teknikoko zuzendariordea.

Ordezko epaimahaikidea: Marko Galarza Galarza, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Teknologia Elektronikoko irakaslea.

–Epaimahaikidea: José Manuel Sota Eguizábal, Errioxako Unibertsitateko e-Learning Sistemen Saileko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Iván Sarmiento Montenegro, Kantabriako Unibertsitateko Prestakuntzako eta Teknologia Berrietako Zentroko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Myrian Uriz Labiano, Nafarroako Unibertsitate Publikoko OLko kudeaketaria (Ikus-entzunezkoak).

Ordezko epaimahaikidea: Susana Berdonces Évora, Nafarroako Unibertsitate Publikoko OLko kudeaketaria (Teleprestakuntza).

–Epaimahaikide idazkaria: Maite Bacaicoa Clemente, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: María Victoria Alfonso Seminario, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2405305