76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

827/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko bi lanpostu (Mekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urriaren 31n emandako 2319/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko 2 lanpostu (Mekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urtarrilaren 15ean emandako 136/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 6an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko bi lanpostu (Mekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko ekainaren 11n, 09:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 311. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO BI LANPOSTU (MEKANIKA, C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN 2023KO URRIAREN 31KO 2319/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

Txanda irekia.

–Onartuak:

AMATRIA ZABALZA, JOSEBA ESTEBE

AZCONA URIARTE, MIGUEL

AZOFRA AZCONA, ASIER

BALSEIRO SANTOS, CARLOS ALBERTO

CANTERO AGUDO, JORGE

CIA IRAIZOZ, MIGUEL TOMAS

CIGANDA MURILLO, JOSEBA

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FERNANDEZ PIERA, LEYRE

GIMENO VILLAFRANCA, MIKEL

GONZALEZ LARUMBE, PEDRO

JARAUTA GURRIA, JAVIER

LEON LAVIN, RAFAEL

MENDIZABAL ORIVE, AITOR

MONEO SANCHEZ-MARCO, JOSE LUIS

PEREZ TRISTAN, JORGE

ZUÑIGA COSTA, FRANCISCO JAVIER

–Baztertuak: inor ez.

Igoera-txanda.

–Onartuak: inor ez.

–Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Marta Benito Amurrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Javier León Iriarte, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko irakasle titularra.

–Epaimahaikidea: José Carlos Urroz Unzueta, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko kontratupeko irakasle doktorea, laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Mekanika) eszedentzian.

Ordezko epaimahaikidea: Jesús María Mangado Ederra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektromekanika).

–Epaimahaikidea: Martín Ibarra Murillo, Eusko Legebiltzarreko aholkularia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakaslea (Fabrikazio Mekanikoko Antolaketa eta Proiektuak) zerbitzu berezietan.

Ordezko epaimahaikidea: David Curiel Braco, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko industria-ingeniaria.

–Epaimahaikidea: Goyo Ayape Carrica, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zientzien Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Mekanika).

Ordezko epaimahaikidea: Jaime Legarrea Hermosilla, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektromekanika).

–Epaimahaikide idazkaria: Santiago Lago Gutiérrez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Gustavo Moreno Tihista, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2405304