76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OSKIA EHIZA MANKOMUNITATEA

Tokiko ehiza barrutia eratzeko proiektua

Aditzera ematen da ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, NA-10277 ehiza barrutia berritzeko proiektuaren espedientea jendaurrean egonen dela, hamabost egun baliodunean, Itzako, Txulapaingo eta Ollarango udal bulegoetan, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten espresuki uko egiteko beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari. Hori guztia, bete dadin Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea.

Barrutian sartzekoak diren mugarteak:

–Itzako udalerritik (Aldaba, Aritz, Atondo, Zia, Eritze, Larunbe, Lete, Otxobi, Orderitz, Saratsa eta Aldatz,Iharte eta Orderitz lekuak).

–Txulapaingo udalerritik (Beorburu, Gartziriain, Larraiotz, Markalain, Nabatz, Nuin, Ollakarizketa, Otsakar, Osinaga, Untzu, eta Alaitz, Aristregi, Beltzuntze, Usi eta Iruzkun lekuak).

–Ollarango udalerritik (Anotz, Beasoain-Egillor eta Iltzarbeko Kontzejuko 3. poligonoko 1. eta 2. partzelak, Oskia finka izenekoa).

–49. fazeria, Saratsakoa eta Aristregikoa.

Leten, 2024ko martxoaren 27an.–Ehiza-barrutiko titularra eta Oskiako mankomunitateko burua, Javier Ripa Mezquíriz.

Iragarkiaren kodea: L2405193