76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Nafarroako Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza fiskal baten aldaketa.

Jendaurreko epea iraganik, iragarkia argitaratu baitzen 2024ko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an, eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsirik gelditu da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak xedatuarekin.

Azkoienen, 2024ko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

TARIFEN ERANSKINA

Honela idatzita gelditu da:

A.–Hiri hondakin solidoak bildu eta garraiatzeko nahitaezko zerbitzua. Prezioak eurotan eta urteko eman dira.

A-1) Tarifa Etxekoak - etxebizitza: 68,14 euro.

A-2) Tarifa Saltoki txikiak, janari-dendak eta dendak oro har, salbu A-5, A-6, A-7 eta A-8 tarifetan sartuak. Enpresa txikiak, tailerrak eta garajeak. Elizak, komentuak, zentro publikoak, haurtzaindegiak eta 500 bazkide arteko sozietateak. Aparkalekua: 157,84 euro.

A-3) Tarifa Handizkako salmentetarako eta banaketarako biltegiak. Supermerkatuak. Enpresa eta lantegi ertainak. Ikastetxeak, institutuak, akademiak, haurtzaindegiak. Zinemak. 100 oherainoko klinikak eta ospitaleak. Zahar etxeak. 500 bazkidetik gorako elkarteak: 404,27 euro.

A-4) Tarifa 50 langiletik gorako fabrikak. 100 ohetik gorako klinikak eta ospitaleak. 1.364,99 euro.

A-5) Tarifa Profesionalen bulegoak (gestoriak, agentziak, kabineteak, notariotzak, erregistroak, etab.), bitxidendak-erlojudendak, ehungintzako dendak, zapata-dendak, estankoak, jendearentzat irekitako establezimendurik ez duten instalatzaile profesionalak. Alderdi politikoen egoitzak: 122,66 euro.

A-6) Tarifa Arrandegiak, fruta-dendak eta hondakin organiko ugari sortzen duten dendak: 223,70 euro.

A-7) Tarifa Tabernak, kafetegiak, disko-tabernak, ostatuak eta pentsioak: 490,58 euro.

A-8) Tarifa Jatetxeak, diskotekak, dantzalekuak eta hotelak: 658,66 euro.

(Erabilera esklusiboko edukiontziak dituzten establezimenduei ez zaie halakorik aplikatuko).

A-CE) Tarifa Industria-, merkataritza- edo zerbitzu-izaerakoak, beren egoera, ezaugarri edo hondakin-kopuru bereziagatik erabilera esklusiboko edukiontziak dituztenak, ordenantza arautzaileak ezarritakoaren arabera:

a) 360 litroko edukiontzi grisen kasuan, ohiko bilketarako direnean, urteko 715,42 euroko tasa, asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

b) 1.000 litroko edukiontzi grisen kasuan, ohiko bilketarako direnean, urteko 1069,36 euroko tasa, asteko bi bilketa eginda; hori guztia alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

c) 1.000 litroko edukiontzi horien kasuan, bilketa sailkaturako baitira, urteko 1042,49 euroko tasa, astean egiten den bilketa egun bakoitzeko; hori guztia, alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

d) Iglu erako 3.000 litroko edukiontzi urdin edo berdeen kasuan, papera edo beira sailka biltzeko baitira, urteko 1042,49 euroko tasa, hilabetean egiten den bilketa egun bakoitzeko; hori guztia, alta emandako edukiontzi bakoitzeko, eta zergadun bakoitzeko gehienez lau edukiontzi.

e) Supermerkatuak eta jatetxeak, erabilera esklusiboko edukiontzia dutenak:

–Edukiontzi bat biltzea: 1.703,41 euro urtean.

–Bi edukiontzi biltzea: 2.498,33 euro urtean.

Zalantzarik baldin bada subjektu pasibo bat arestiko tarifetan sailkatzerakoan, Mankomunitateak berak erabakiko du aplikatuko den tarifa.

TARIFEI LEHENTASUNEZ APLIKATZEKO ARAUAK

Baldin tarifa multzo bat baino gehiago badagozkio hiri hondakinak sortzen dituen establezimendu-unitate bati (halakotzat hartuko da sartzeko ate bat bakarra duena), bakar-bakarrik aplikatuko zaio aplikatzen ahal zaizkion tarifetatik handiena.

Ikuskatze lana eginik, ofizioz edo interesdunak eskaturik, tarifa aldatzen ahalko da, errealitatea nabarmen bestelakoa denean, egiaztatu den erabilera egiazkoaren arabera fakturatu dadin.

ETXEKO BILKETAREN TASAK

68,14 euro

PARTZUERGOAREN TASA, TRATAMENDUA

80,35 euro

ZABORRAREN TASA, GUZTIRA

148,49 euro

Iragarkiaren kodea: L2405164