76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Akats zuzenketa, 2024rako lan egutegian eta egun baliogabeetan

Akats materiala aurkitu da Moncayoko Ur Mankomunitateko buruaren 2023ko abenduaren 14ko 94. Ebazpenean (2024ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 5ean). Ebazpen horren bidez, 2024rako lan-egutegia eta egun baliogabeen adierazpena onetsi ziren. Hori dela eta, Mankomunitateko buruak 30. Ebazpena eman zuen 2024ko apirilaren 4an, eta, bertan, akats material hori zuzendu da, indarrean dagoen legeria oinarri hartuta:

1.–Honela dioen tokian:

"Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek joko dira lanik gabeko eguntzat, eta egunotan bulegoak itxita egonen dira: uztailaren 26a, Santiago egunaren zubia; abuztuaren 16a, Jasokunde egunaren zubia; eta abenduaren 2a, Frantzisko Xabierkoaren egunaren zubia. Irailaren 29an bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako".

Honela behar du:

"Urteko lanaldiaren banaketa doitzeko, larunbat, igande eta jaiegunez gain, honako hauek joko dira lanik gabeko eguntzat, eta egunotan bulegoak itxita egonen dira: uztailaren 26a, Santiago egunaren zubia; abuztuaren 16a, Jasokunde egunaren zubia; abenduaren 2a, Frantzisko Xabierkoaren egunaren zubia; eta abenduaren 24a eta 31. Irailaren 30ean bulegoak itxita egonen dira, herriko jaia izanen baita Mankomunitateko langile guztiendako".

2.–Zuzenketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, eta haren berri ematea Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluaren hurrengo bileran.

Ebazpen honen aurka honako hauek aurkez daitezke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Corellan, 2024ko apirilaren 4an.–Tirso Calvo Zardoya, Moncayoko Ur Mankomunitateko burua.

Iragarkiaren kodea: L2405600