76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantza. Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, komenigarri juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori dena, bat etorriz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. eta 70.2 artikuluekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.2 artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da ordenantza, eta horrek indarra hartuko du testu osoa Aldizkari Ofizial honetan argitaratu eta biharamunean.

Zuñigan, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2405538