76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

826/2024 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten da Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urriaren 31n emandako 2318/2023 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2023ko azaroaren 28an.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak urtarrilaren 15ean emandako 135/2024 Ebazpenaren bidez, aipatutako deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitaratu zen 2024ko otsailaren 6an.

Zuzenketak eta erreklamazioak egiteko epea amaiturik, deialdiaren 5.4 oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz bidezkoa da onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea, eta oposizioaren lehenbiziko proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraztea.

Era berean, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera, egokia da Epaimahai Kalifikatzailea nork osatuko duen zehaztea.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda Nafarroako Unibertsitate Publikoan Laborategiko zerbitzuetako ofizial izateko lanpostu bat (Elektromekanika, C maila) oposizioaren sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdirako. Zerrenda erabaki honen I. eranskin gisa dator atxikirik.

Bigarrena.–Oposizioaren lehenbiziko proba noiz, zer ordutan eta non eginen den adieraztea: 2024ko ekainaren 13an, 09:30ean, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikasgelategiko 311. ikasgelan, Iruñeko Arrosadiko campusean.

Proba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, AIZa, pasaportea edo gidabaimena aurkeztu beharko dute. Probatik kanpo geldituko dira adierazitako agiriekin beren nortasuna egiaztatzen ez dutenak edo deialdira agertzen ez direnak, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere.

Hirugarrena.–Epaimahai Kalifikatzaileko kideak izendatzea, deialdiaren 6.2 oinarriaren arabera. II. eranskinean zerrendatutako pertsonek osatuko dute.

Laugarrena.–Ebazpen hau izendatutako epaimahaikideei aditzera ematea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektronikoan argitara dadila agintzea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko martxoaren 26an.–Kudeatzailea, Joaquín Romero Roldán.

I. ERANSKINA.–ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKO IZANGAIEN BEHIN BETIKO ZERRENDA LABORATEGIKO ZERBITZUETAKO OFIZIAL IZATEKO LANPOSTU BAT (ELEKTROMEKANIKA, C MAILA) OPOSIZIOAREN SARRERA-PROZEDURAREN BIDEZ BETETZEKO DEIALDIRAKO –NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO KUDEATZAILEAREN URRIAREN 31KO 2318/2023 EBAZPENAREN BIDEZ ONETSITAKO DEIALDIA–

–Onartuak:

AMATRIA ZABALZA, JOSEBA ESTEBE

AZCONA URIARTE, MIGUEL

BALSEIRO SANTOS, CARLOS ALBERTO

BURDASPAR CELAYA, ANGEL

EZQUERRO LANDIVAR, JAIME

FERNANDEZ PIERA, LEYRE

GIMENO VILLAFRANCA, MIKEL

GONZALEZ ELIZALDE, JAVIER IGNACIO

HUARTE ESTANGA, JOSE MARIA

MERINO LOREA, IÑIGO

MONEO SANCHEZ-MARCO, JOSE LUIS

PEREZ TRISTAN, JORGE

SAIZ SARASIBAR, AINHOA

VELASCO GARCIA, KOLDO JOSU

ZUÑIGA COSTA, FRANCISCO

ZUÑIGA GIL, ARKAITZ

–Baztertuak: inor ez.

II. ERANSKINA.–EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA

–Epaimahaiburua: Marta Benito Amurrio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: José Javier Vesperinas Oroz, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa Zerbitzuaren ILUZTeko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektromekanika).

–Epaimahaikidea: José Jacinto Elizondo Artajo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko laborategiari laguntzeko arduraduna.

Ordezko epaimahaikidea: Jaime Legarrea Hermosilla, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektromekanika).

–Epaimahaikidea: David Curiel Braco, Nafarroako Gobernuko Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuko industria-ingeniaria.

Ordezko epaimahaikidea: Martín Ibarra Murillo, Eusko Legebiltzarreko aholkularia, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Bigarren Hezkuntzako irakaslea (Fabrikazio Mekanikoko Antolaketa eta Proiektuak) zerbitzu berezietan.

–Epaimahaikidea: Jesús María Mangado Ederra, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektromekanika).

Ordezko epaimahaikidea: Ángel Jaraba Rubio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ingeniaritza Saileko laborategiko zerbitzuetako ofiziala (Elektromekanika).

–Epaimahaikide idazkaria: María Montserrat Barrena Contreras, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Juan José Gómez Ochoa de Alda, Nafarroako Unibertsitate Publikoko TEKAZELa, Teknikarien eta Kudeaketako eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Iragarkiaren kodea: F2405302