76. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

37/2024 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 238 eredua, "Plataforma-operadoreek informazioa emateko aitorpen informatiboa".

Urriaren 26ko 17/2023 Foru Legeak hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria erantsi dio Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrari, honako zuzentarau honen transposizioa egiteko: Kontseiluaren 2021eko martxoaren 22ko 2021/514 (EB) Zuzentaraua (DAC 7), fiskalitatearen arloko lankidetza administratiboari buruzko 2011/16/EB Zuzentaraua aldatzen duena. Xedapen gehigarri horretan informazioa emateko betebehar berri bat ezartzen zaie plataforma digitalen operadoreei.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter artikuluak garatzen du informazioa emateko betebehar berri hori (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori). Horren arabera, informazioa ematera behartuta dauden plataforma-operadoreek zerga administrazioaren aurrean aitortu beharko dute operatzeko baliatzen duten plataformaren bidez garatutako jarduerari buruzko informazio jakin bat.

Plataforma horren bidez, "saltzaileak" harremanetan jar daitezke beste erabiltzaile batzuekin "beharrezko jarduera" bat egiteko, zuzenean edo zeharka, erabiltzaile horientzat. "Beharrezko jarduera" horri lotutako "kontraprestazio" baten bilketa eta ordainketa egiteko edozein modalitate ere barne sartzen da.

Espainiako zerga-administrazioak lortzen dituen datuak Europar Batasuneko gainerako estatuekin trukatzen ahalko dira; horretarako, "informazio betebeharra duen saltzaileak" zer estatutan duen egoitza, estatu horretara jo beharko da. Horrez gain, ondasun higiezinen errentamenduaren edo aldi baterako erabilera lagapenaren kasuan, ondasun higiezinak non dauden, estatu horri igorriko zaio informazioa.

"Informazio betebeharra duten plataforma-operadoreek" Espainiako zerga-administrazioari aurkeztu beharko diote aitorpena, baldin eta aplikatzekoa den araudiaren arabera Espainian erregistratu badira.

Bestetik, "informazio betebeharra duten plataforma-operadoreek" Nafarroako Foru Ogasunean aurkeztuko dute aitorpena, baldin eta hala badagokie Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren 46.2 artikuluaren arabera.

Betebeharraren xede-esparruari dagokionez, operadoreek esku-hartzen duten eragiketei buruzko zenbait datu komunikatu beharko dituzte, hala nola: operadoreen eta saltzaileen identifikazio-datua, horiek gauzatzen dituzten jarduerak, kontraprestazioa eta hura kobratzeko erabilitako finantza kontuen identifikazioa, tributuak, komisioak, tarifak eta operadoreak atxikitako edo kobratutako beste zenbateko batzuk.

Azkenik, informazioa emateko betebeharrerako epea zehazten da: "saltzailea" zer urtetan identifikatu den "informazio betebeharra duen saltzaile" gisa, hurrengo urte naturaleko urtarrila.

Nolanahi ere, ezartzen da 2023. urteari dagozkion aitorpen informatiboak aurkezteko epea bi hilabetekoa izanen dela, foru agindu honek indarra hartzen duenetik.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedatutakoarekin bat, foru agindu hau premiaren, eraginkortasunaren, proportzionaltasunaren, segurtasun juridikoaren, gardentasunaren eta efizientziaren printzipioen arabera egin da.

Horregatik guztiagatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter artikuluak emandako gaikuntzarekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. artikulua. 238 ereduaren onespena.

Onesten da 238 eredua, "Plataforma-operadoreek informazioa emateko aitorpen informatiboa", formatu elektronikokoa; eranskinean ageri den edukia izanen du.

2. artikulua. 238 eredua aurkeztu behar dutenak.

1. 238 eredua aurkeztu behar dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62 ter.A).3 artikuluak zehazten dituen operadoreek (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori).

2. "Europar Batasunetik kanpoko plataforma-operadore kualifikatuek" ez dute betebehar hori izanen baldin eta haien "beharrezko jarduera" guztiak informazio-truke automatiko baten xedeko "beharreko jarduera kualifikatuak" badira.

3. "Plataforma-operadore salbuetsiek" 238 eredua aurkeztu beharko dute, baldin eta, Estatuko legediaren arabera, egiazta badezakete beren plataformako enpresa ereduak ez duela "informazioa emateko betebeharra duen saltzailerik". Kasu horretan, ereduak ezezko aitorpena izanen du, 3.2 artikuluan adierazten den edukia bilduta.

3. artikulua. 238 ereduaren edukia.

1. Salbuespenak salbuespen (hurrengo apartatuetan ezarriko dira), 238 ereduan aitortuko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 62 ter.B).1 artikuluan adierazitako informazioa, eranskinean zehazten den xehetasunez.

2. 2.3 artikuluan adierazitakoek plataforma aitortzailearen datuak baino ez dituzte aitortuko, eranskinean adierazten direnak ("Aurkezpenaren gorputzeko datuak" delakoaren A atala).

3. "Informazioa emateko betebeharra duen plataforma-operadoreak" Espainian eta Europar Batasuneko beste estaturen batean edo "jurisdikzio kide" batean betetzen baditu konexio irizpideak, eta aitorpena aurkezteko estatua ez bada Espainia, plataforma aitortzailearen datuak baino ez ditu aitortuko, eranskinean adierazten direnak ("Aurkezpenaren gorputzeko datuak" delakoaren A atala), eta izena, TIN zenbakia (Tax identification number) eta helbidea, aitorpena aurkeztu behar duen jurisdikzioan.

Aipatu konexio irizpideak dira Tributuak kudeatu eta ikuskatzeko eta tributuak aplikatzeko prozeduretarako arau komunak garatzeko jarduketa eta prozedurei buruzko Erregelamendu Orokorraren 54 ter.3.a) artikuluan ezarritakoak (erregelamendu hori uztailaren 27ko 1065/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

4. "Informazioa emateko betebeharra duen plataforma-operadoreak" egiazta badezake, Estatuko legediaren arabera, informazio hori bera eman duela "informazioa emateko betebeharra duen beste plataforma-operadore batek", plataforma aitortzailearen datuak baino ez ditu aitortuko ("Aurkezpenaren gorputzeko datuak" delakoaren A atala), eta plataforma aitortzailearen izenean saltzaileen aitorpena egitea bere gain hartu duen plataformarenak ("Aurkezpenaren gorputzeko datuak" delakoaren B.1 atala), eranskinean zehazten direnak.

4. artikulua. 238 eredua aurkezteko aldizkakotasuna eta epea.

238 eredua urtero aurkeztu beharko da, eman beharreko informazioa zer urtetakoa den, hurrengo urte naturaleko urtarrilean.

5. artikulua. 238 eredua aurkezteko modua.

238 eredua soilik formatu elektronikoan izanen da eskuragarri eta modu elektronikoz aurkeztu beharko da, Internet bidez, 7. eta 8. artikuluetan azaltzen diren baldintza orokorren eta prozeduraren arabera.

Aurkezpena egiten dutenek kontuan hartu beharko dituzte aurkezpen elektroniko hori egiteko behar diren arau teknikoak, Nafarroako Gobernuaren web-orrian argitaratuak daudenak, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

6. artikulua. 238 eredua aurkezteko gaikuntza.

Honako hauek aurkezten ahalko dute 238 eredua modu elektronikoan, Internet bidez:

a) Aurkezteko betebeharra dutenek edo, kasua bada, haien ordezkariek.

b) Zerga arloko aplikazioan laguntzaile sozialen izaera duten pertsonek edo entitateek, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 90. artikuluan eta ekainaren 29ko 130/2009 Foru Aginduan xedatutakoarekin bat, foru agindu horretan onesten baita kanpo lankidetzarako akordioa, hirugarren pertsonen izenean telematika bidez aurkezteko aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko beste agiri batzuk, eta telematika bidez tramitatzeko zerga arloko zorren ordainketa.

7. artikulua. 238 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko baldintza orokorrak.

238 ereduaren aurkezpen elektronikoa egiteko, baldintza orokor hauek bete beharko dira:

a) Eredua aurkezten duenak identifikazio fiskaleko zenbakia eduki beharko du (IFZ).

b) Eredua elektronikoki aurkezteko, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren uztailaren 3ko 132/2009 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako baldintza orokorrak bete beharko dira, foru agindu horretan arautzen baitira zenbait tributu aitorpen baliabide telematikoen bidez edo ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak.

8. artikulua. 238 eredua modu elektronikoan aurkezteko prozedura.

1. 238 eredua aurkezteko, mezu informatikoak bidaliko dira 238 eredua aurkezteko izapidean gaitutako web-zerbitzuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren webgunean, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean.

Mezu horiek 9. artikuluan ezarritako edukia, formatua eta diseinua izanen dituzte.

2. Aitorpenak akatsik badu, errefusatzeko arrazoirik ez duten erregistroak bakarrik onartuko dira. Kasu horretan, erantzunaren mezu informatikoak onartutako eta errefusatutako erregistroen zerrendak jasoko ditu, zergatik ez diren onartu adierazita.

Baldin erregistro bakar bat, behintzat, onartzen bada, mezu informatikoak egiaztatzeko kode seguru bat ere izanen du, 16 karakterekoa, baita aurkezpen eguna eta ordua ere, erregistro aurkeztu eta onartuen frogagiri gisa.

Baldin erregistroa errefusatzen bada, behar diren zuzenketak egin beharko lirateke, eta berriz ere aurkeztu.

9. artikulua. Mezu informatikoen edukia, formatua eta diseinua.

Aitorpen informatiboari dagozkion mezu informatikoak bat etorriko dira eranskinean agertzen den edukiarekin, eta haren formatua eta diseinua Nafarroako Gobernuaren web-orrian, Nafarroako Foru Ogasunari dagokion atalean, agertzen direnak izanen dira.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, eta 2023ko ekitaldiari dagokion aitorpenari aplikatuko zaio lehenbiziko aldiz; aitorpen hori foru agindu honek indarra hartu osteko bi hilabetean aurkeztu beharko da.

Iruñean, 2024ko martxoaren 21ean.–Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, José Luis Arasti Pérez.

ERANSKINA.–238 eredua, "Plataforma-operadoreek informazioa emateko aitorpen informatiboa". Edukia

Foru agindu honetan xedatutakoa betez Nafarroako Foru Ogasunari igortzen zaizkion mezu informatikoek eduki hau izanen dute:

Aurkezpenaren goiburuko datuak:

–Informazioa zein ekitalditakoa den.

–Aurkezpen mota.

–Aurkezpena identifikatzeko kodea.

–Aitortzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ).

–Mezu mota.

–Harremanetarako datuak.

–Mezu motaren adierazlea: informazio berria, zuzenketak edo erreportatu beharreko eragiketarik ez.

–Datuen kalitatea.

–Aitortutako datu mota.

Aurkezpenaren gorputzeko datuak:

A. Plataforma-operadore aitortzailea:

1. Zein herrialdetan duen egoitza.

2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

3. Entitatearen identifikazio zenbakia.

4. BEZerako identifikazio zenbakia.

5. Izena edo sozietate-izena.

6. Plataformaren izen komertziala.

7. Helbidea.

8. Aitorpenaren arrazoia.

9. Beste plataforma-operadore batek hartzen dituen bere gain plataforma honetako saltzaileen eragiketak.

10. Plataforma-operadore aitortzailearen erregistroko erreferentzia (DocRefld).

B. Beste plataforma-operadore batzuk edo beste jurisdikzio batean aitortzen duen plataforma-operadore beraren kasua:

B.1. Plataforma-operadorea, plataforma-operadore aitortzailearen izenean saltzaileak deklaratzea bere gain hartzen duena, edo beste jurisdikzio batean aitortzen duen plataforma-operadore bera:

1. Zein herrialdetan duen egoitza.

2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

3. Izena edo sozietate-izena.

4. Helbidea.

5. Aitorpena bere gain hartzen duen plataforma-operadorearen erregistroko erreferentzia (DocRefld) edo beste jurisdikzio batean aitortzen duen plataforma-operadore berarena.

B.2. Plataforma-operadoreak, plataforma-operadore aitortzaileak bere gain hartu badu haietako saltzaileen aitorpena:

1. Zein herrialdetan duen egoitza.

2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

3. Izena edo sozietate-izena.

4. Helbidea.

5. Beste batek bere gain hartutako plataforma-operadorearen erregistroko erreferentzia (DocRefld).

C. Erreportatu beharreko saltzaile bakoitzaren erregistroak:

1.–Identifikazio datuak.

1.1. Pertsona juridiko diren saltzaileak:

1.1.1. Pertsona juridiko den saltzailearen identifikazioa, modu estandarra:

1.1.1.1. Zein herrialdetan duen egoitza.

1.1.1.2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

1.1.1.3. Entitatearen identifikazio zenbakia.

1.1.1.4. BEZerako identifikazio zenbakia.

1.1.1.5. Izena edo sozietate-izena.

1.1.1.6. Helbidea.

1.1.1.7. Finantza-identifikazioa:

1.1.1.7.1. Kontu-zenbakia.

1.1.1.7.2. Kontu-zenbaki mota.

1.1.1.7.3. Kontuaren titularra.

1.1.1.7.4. Kontuaren titularraren bestelako identifikazio-informazioa.

1.1.1.8. Establezimendu iraunkorrak:

1.1.1.8.1. Zer estatu kidetan dagoen establezimendu iraunkorra.

1.1.2. Pertsona juridiko den saltzailearen identifikazioa, GVS modua* (soilik GVS erabiltzeko onespena jaso bada):

1.1.2.1. GVS izena edo sozietate-izena.

1.1.2.2. GVS jurisdikzioa.

1.1.2.3. GVS erreferentzia.

1.1.2.4. GVS beste TIN batzuk.

1.1.2.5. Finantza-identifikazioa:

1.1.2.5.1. Kontu-zenbakia.

1.1.2.5.2. Kontu-zenbaki mota.

1.1.2.5.3. Kontuaren titularra.

1.1.2.5.4. Kontuaren titularraren bestelako identifikazio-informazioa.

–GVS (Government Verification System) identifikazio modu bat da, TIN (IFZ) ez den beste kode berezi bat erabiltzen duena; gobernu baten informazio sistemak esleitzen eta baimentzen du kode hori.

1.2. Pertsona fisiko diren saltzaileak:

1.2.1. Pertsona fisiko den saltzailearen identifikazioa, modu estandarra:

1.2.1.1. Zein herrialdetan duen egoitza.

1.2.1.2. Identifikazio fiskaleko zenbakia.

1.2.1.3. BEZerako identifikazio zenbakia.

1.2.1.4. Izen-deiturak.

1.2.1.5. Helbidea.

1.2.1.6. Jaiotzari buruzko informazioa:

1.2.1.6.1. Jaioteguna.

1.2.1.6.2. Jaioterria.

1.2.1.7. Finantza-identifikazioa:

1.2.1.7.1. Kontu-zenbakia.

1.2.1.7.2. Kontu-zenbaki mota.

1.2.1.7.3. Kontuaren titularra.

1.2.1.7.4. Kontuaren titularraren bestelako identifikazio-informazioa.

1.2.2. Saltzaile pertsona fisikoaren identifikazioa, GVS modua* (soilik GVS erabiltzeko onespena jaso bada):

1.2.2.1. GVS izena.

1.2.2.2. GVS jurisdikzioa.

1.2.2.3. GVS erreferentzia.

1.2.2.4. GVS beste TIN batzuk.

1.2.2.5. Finantza-identifikazioa:

1.2.2.5.1. Kontu-zenbakia.

1.2.2.5.2. Kontu-zenbaki mota.

1.2.2.5.3. Kontuaren titularra.

1.2.2.5.4. Kontuaren titularraren bestelako identifikazio-informazioa.

2.–Beharrezko jarduerei buruzko informazioa:

2.1. Ondasun higiezinen errentamendua eta aldi baterako erabilera lagapena:

2.1.1. Helbidea.

2.1.2. Katastroko erreferentzia zenbakia.

2.1.3. Jabetza mota.

2.1.4. Deskribapena, jabetza mota "Bestelakoa" denean.

2.1.5. Errentamendu egunen kopurua.

2.1.6. Kontraprestazioa hiruhilekoko, moneta adierazita.

2.1.7. Jarduera kopurua hiruhilekoko.

2.1.8. Komisioak, fidantzak, tarifak eta antzeko beste kopuru batzuk, hiruhilekoan atxikiak edo kobratuak, moneta adierazita.

2.1.9. Zergak hiruhileko bakoitzean, moneta adierazita.

2.2. Zerbitzu pertsonalak:

2.2.1. Kontraprestazioa hiruhilekoko, moneta adierazita.

2.2.2. Jarduera kopurua hiruhilekoko.

2.2.3. Komisioak, fidantzak, tarifak eta antzeko beste kopuru batzuk, hiruhilekoan atxikiak edo kobratuak, moneta adierazita.

2.2.4. Zergak hiruhilekoko, moneta adierazita.

2.3. Ondasunen salmenta:

2.3.1. Kontraprestazioa hiruhilekoko, moneta adierazita.

2.3.2. Jarduera kopurua hiruhilekoko.

2.3.3. Komisioak, fidantzak, tarifak eta antzeko beste kopuru batzuk, hiruhilekoan atxikiak edo kobratuak, moneta adierazita.

2.3.4. Zergak hiruhilekoko, moneta adierazita.

2.4. Garraiobideen errentamendua:

2.4.1. Kontraprestazioa hiruhilekoko, moneta adierazita.

2.4.2. Jarduera kopurua hiruhilekoko.

2.4.3. Komisioak, fidantzak, tarifak eta antzeko beste kopuru batzuk, hiruhilekoan atxikiak edo kobratuak, moneta adierazita.

2.4.4. Zergak hiruhilekoko, moneta adierazita.

3.–Saltzailearen erregistroko erreferentzia (DocRefld).

Iragarkiaren kodea: F2404748