2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
HILARIÓN ESLAVA PARTZUERGOA
2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Hilarión Eslava Partzuergoaren Batzarrak, 2024ko martxoaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen musika eskolaren 2024ko plantilla organikoa.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, bizilagunek edo interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertzeko eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkezteko; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Burlatan, 2024ko apirilaren 3an.–Partzuergoko burua, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2405617