75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Hautetsien ordainsariak

Kontuan harturik xedaturik dagoena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak honako erabaki hau hartu du 2024ko martxoaren 26ko ohiko bilkuran, aldeko 10 botorekin, bertaratuek aho batez onetsirik:

Lehena.–Jarraian azaltzen den ordainsaria ezartzea Mankomunitateko buruarentzat, karguan dedikazio partzialean jarduteagatik:

–Mankomunitateko burua: Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Mankomunitateko buru karguan dedikazio partzialean jarduteagatik, 5.600 euro gordin ordainduko ditu urtean, eta bere gain hartuko du Gizarte Segurantzako enpresa kuota; hamabi hilekotan banatuta ordainduko dira, behar diren kenkariak eginda. Ordainsari hori jasotzeko, behar den gutxieneko dedikazioa da Nafarroako Administrazio Publikoko langileen ohiko lanaldiaren %22, karguaren edozein jardueratan (bulegoa, bilerak, bidaiak edo beste). Titularrari ez zaio zenbatekorik deskontatuko buruordeak egiten dituen ordezkapenengatik, ez eta azken horri ordainsaririk ordainduko ere kontzeptu horrengatik. Karguan dedikazio partzialean jarduteagatik ordainsariak kobratzea bateraezina da kide anitzeko organoen bilkura-sariak jasotzearekin.

Urteko zenbateko gordina urtero eguneratuko da 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoko langileei aplikagarria zaien araudiarekin.

Bigarrena.–Sistema honek eta zenbateko hauek 2024ko apirilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorio ekonomikoak, eta indarrean izanen dira besterik xedatzen ez den bitartean.

Hirugarrena.–Gastua baimentzea Mankomunitatearen 2024ko aurrekontuko partida hauen kargura: Buruaren ordainsariak eta Buruaren gizarte aseguruak.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuel aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ediktu-taulan.

Erabaki hau irmoa da administrazio bidean eta, haren aurka, errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Argitara ematen da, erabakitakoa bete beharrez.

Buñuelen, 2024ko martxoaren 27an.–Mankomunitateko burua, Raquel Paz Aperte.

Iragarkiaren kodea: L2405200