2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Zuñigako Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea erakunde honen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Zuñigan, 2024ko martxoaren 7an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L2405532