2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Esako Udalak, 2024ko martxoaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Esan, 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L2404905