2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAKIL
2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko aldia iragan denez inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik gelditu da 2024ko aurrekontua, 2024ko urtarrilaren 23an egindako bilkuran hasiera batez onetsia (onespen hori 2024ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 26an). Hona hemen laburpena:
2024ko AURREKONTUA
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 346.125,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 100.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 114.880,52 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 373.185,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 685,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 997.207,48 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 1.932.083,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 365.745,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 272.013,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 264.425,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.029.900,00 euro.
Gastuak, guztira: 1.932.083,00 euro.
Argitara ematen da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).
Arakilen, 2024ko apirilaren 2an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2405388