2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ROCAFORTEKO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Rocaforteko Kontzejuak, 2024ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Kontzejuaren 2024ko aurrekontua.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko aldian inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da 2024ko aurrekontu orokor bakarra, eta beteko da haren laburpena argitaratzeko tramitea.
Rocaforten, 2024ko apirilaren 2an.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.
Iragarkiaren kodea: L2405330