75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Akats zuzenketa udalkideen ordainsariei eta dedikazio araubideari buruzko iragarkian

Akatsak atzeman dira 2023-2027 legegintzaldirako udalkideen ordainsariei eta dedikazio araubideari buruzko iragarkian (2023ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 5ean). Beraz, zuzendu egiten dira.

Lehenengo paragrafoaren c) apartatua honela geratuko da idatzita:

c) Jarraian aipatzen diren ordainsariak ezartzen dira Udaleko zinegotzi hauentzat, dedikazio partzialean ari baitira betetzen beren udal alor edo zorroetan.

–Anne Oyarzun Domeño. Karguak: 1. alkateordea, Berdintasun Batzordea (ordezkoa), Euskara Mankomunitatea (titularra), Ametza Elkartea (titularra). Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).

–Oihane Orrio Rey. Karguak: Kontuen Batzordea (ordezkoa), Berdintasun Batzordea (titularra). Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (ordezkoa), Cederna Garalur Elkartea (titularra), Tokiko Agenda 21 (titularra). Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).

–Iñaki Guerendiain Azpiroz. Karguak: Ametza Elkartea (ordezkoa), Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (ordezkoa), Iparraldeko Euskara Mankomunitatea (ordezkoa). Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).

–Carolina Azanza Montalvo. Karguak: 2. alkateordea, Diruzaintza, Kontu Batzordea (titularra), Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea (titularra), Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea (ordezkoa), ANIMSA (titularra). Ordainsaria: 1.500,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).

–Ane Miren Buitron Zazpe. Karguak: Kontuen batzordea (titularra), Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (ordezkoa), "Larraintzarko Benta" Gizarte Etxea, Iruñerriko Mankomunitatea (ordezkoa). Ordainsaria: 600,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).

–Juan Peñalver Hermida. Karguak: Kontuen batzordea (ordezkoa), Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoa (titularra), Iruñerriko Mankomunitatea (titularra), "Larraintzarko Benta" Gizarte Etxea (ordezkoa). Ordainsaria: 600,00 euro (gordin, urtean); aplikatuko zaio dagokion PFEZeko atxikipena (%2).

Iragarkiko gainerako paragrafoek eta apartatuek ez dute inolako aldaketarik behar.

Erripan (Odieta), 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2405163