75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Murchanteko Udalak, 2024ko martxoaren 27an egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2024ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla organikoa jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Alegaziorik aurkezten ez bada, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Murchanten, 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2405400