2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Eskumenak eskuordetzea, honako espediente hauek kudeatzeko: "Los Arcosko ikastetxearen energia-efizientzia hobetzea. Suspertze, eraldatze eta erresilientzia plana" eta "Nekazaritza azpiegiturak konpontzeko obrak 2024"
Los Arcosko Udalak, 2024ko otsailaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen eskumenak eskuordetzea eta dagokion ahalmena ematea alkate udalburuari kontratazio-espediente batzuekin jarrai dezan eta izapidetu ditzan, obrak behin betiko esleitu eta haiei harrera egin arte. Espedienteak hauek dira: "Los Arcosko (Nafarroa) ikastetxearen energia-efizientzia hobetzea. Suspertze, eraldatze eta erresilientzia plana (DUS 5000 programa), Europar Batasunaren NEXT GENERATION EU funtsekin finantzatua" eta "Nekazaritza azpiegiturak konpontzeko obrak 2024".
Los Arcosen, 2024ko martxoaren 26an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2404952