75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Bidezkoa da udal honek hautatzea Elizagorriko bake epaile ordezkoa, jarraikiz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluari eta hurrengoei, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluei.

Horretarako, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek behar den eskabidea aurkez dezaten udal bulegoetan, baldin betetzen badituzte behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.

Elizagorrian, 2024ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L2405588