75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2024ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, martxoaren 14an, 2024ko aurrekontu orokorraren eta hura betearazteko oinarrien hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iragan da, aurrekontuaren kontra inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. Beraz, behin betikoz onetsirik gelditu da 2024ko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko 6/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoa betez.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, laburturik argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 313.000 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 72.136,25 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 6.450 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 515.121 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 12.600 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 793.759 euro.

9. kapitulua.–Finantza pasiboak: 150.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.863.066,25 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileen gastuak: 336.198,07 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 223.009,18 euro.

3. kapitulua.–Finantza gastuak: 2.000 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 347.100 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 897.759 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 57.000 euro.

Gastuak, guztira: 1.863.066,25 euro.

Mugiron (Larraun), 2024ko apirilaren 3an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2405456