75. ALDIZKARIA - 2024ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

2024ko aurrekontua. Hasierako onespena

Txulapaingo Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen.

ERABAKIA:

1.–Hasiera batez onestea 2024. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.

2.–Aurrekontu orokorra jendaurrean edukiko du Udalak, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, aurrekontu orokorra behin betiko onetsitzat joko du Txulapaingo Udalak, jendaurreko epea bukatutakoan.

Hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta hura garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan ezarritakoa bete dadin.

Markalainen (Txulapain), 2024ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Francisco Javier Sarasa Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2404882