2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Itzaltzuko Udalak, 2024ko martxoaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen prozesu bat abiatzea, izendatzeko Itzaltzun bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak izanen dituzten pertsonak; hori guztia Nafarroako Justizia Epaitegi Nagusiko Gobernu Salak 2023ko irailaren 18ko bilkuran xedatuarekin bat.
Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute eskabideak udal bulegoetan aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatzen hasita. Horretarako, interesdunek bete beharko dituzte Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan ezarritako gaitasun eta bateragarritasun baldintzak.
Argitara ematen da, denek jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Itzaltzun, 2024ko martxoaren 20an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Enrique Juanto Pascual.
Iragarkiaren kodea: L2404911